Tommaso Campanella

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tommaso Campanella

Tommaso Campanella edo Tomas Campanella (Stignano, 1568ko maiatzaren 21a - Paris 1639ko maiatzaren 21a), Giovanni Domenico Campanella bezalaxe bataiatua, italiar filosofo, teologo, astrologo eta poeta izan zen, Eguzkiaren Hiria (1602) izeneko utopia ezaguna idatzi zuelarik preso zegoen bitartean.

Domingotarren ordenako fraidea izan zen. Magia eta kabala ikasi zituen. Bi aldiz epaitu nahi izan zuen Inkisizioak baina, frogarik ezean, aske utzi zuten bietan. Calabriako kondeen pribilegioak eta aginte feudala deuseztatu behar zituen konplotak huts egin ondoren, Campanella atxilotu eta 27 urtez eduki zuten espetxean. Urbano VIII.a Aita Santuak askatu eta ondoren, Frantziara jo zuen. Bere [Civitas Solis]] (Eguzkiaren Hiria, 1602, 1623an argitaratua) utopia politikoan, gizarte komunista batek bultzaturiko sistema teokratikoa aldarrikatu zuen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tommaso Campanella Aldatu lotura Wikidatan