Urbano VIII.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Urbano VIII.a[1] (Florentzia, 1568ko apirila-Erroma, 1644ko uztailak 29, Eliza Katolikoko 235. aste santua izan zen 1623 eta 1644 artean.

Jatorria eta prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maffeo Barberini izenarekin jaioa florentziar familia noble batean, umezurtz geratu ondoren bere amak Erromara bidali zuen bere osaba Francesco Barberiniren babespean, protonotario apostoliko kargua zuena. Jesuitek Erromatar Kolegioan hezia, Pisako unibertsitatera pasa zen, non, 1589an zuzenbidean doktoretza lortu zuen.

Eliz karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromara itzuli ondoren, aita santuaren administrazioarentzat lanean hasi zen laburtzaile apostoliko eta Signatura Apostolikoko Auzitegi Gorenaren erreferendario bezala. 1592an, Klemente VIII.a aita santuak Fanoko gobernari izendatu zuen, eta ondoren protonotario apostoliko, 1601ean aita santuaren legatu izendatua eta Frantziara bidalia izan zen arte Henrike IV.a Frantziakoa eta Maria Medici errege-erreginei fascie benedetteak emateko dofina zen Luis XIII.a Frantziakoaren jaiotzagatik.

1604an Nazareteko artzapezpiku izendatua izan zen eta Parisera nuntzio apostoliko bezala bidalia 1606an Paulo V.a aita santuak kardinal presbitero izendatu zuen arte, eta 1608an Spoletoko artzapezpiku.

Aita santutza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aukeraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gregorio XV.a hil ondoren, Kolegio Kardenalizioa hirurogeita sei kidez osatua zegoen, horietatik soilik 54k parte hartu zutelarik Gregorio XV.a ondorengoa izango zen aita santua aukeratzeko konklabean.

Bi alderditan banatuta, espainiarra eta frantziarra, konklabeak ez zuen oinordeko baten alde egiterik lortzen, eta soilik zenbait ekitaldiren ondoren, eta Erroman gertatu zen malaria izurrite batek suposatu zuen arriskuak lortu zuen azkenik berrogeita hamalau kardinal horietatik berrogeita hamarrek Barberini kardinala aita santu bezala aukeratzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urbano VIII.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Gregorio XV.a
Aita santua
1623-1644
Ondorengoa
Inozentzio X.a