Totó

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Totó —jaiotza-izena: Antonio de Curtis Gagliardi Ducas Comnene di Bisanzio— (Napoli, Italia, Otsailaren 15 1898 - Erroma, Italia, Apirilaren 15 1967) antzezlea eta gidoigilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazterik hasi zen antzerkian lanean, eta berehala arrakasta handia izan zuen antzezle barregarri eta parodiagile gisa. "Gomazko gizona" deitzen zioten. 1937an hasi zen zineman lanean, antzerkian erabili zituen molde bereko pertsonaiak antzezten, maiz filmen gidoiak ere berak idatzirik. Commedia dell'arte-ren eragina eta umore basa, parodia, satira eta iseka dira haren antzezteko eraren ezaugarriak. B saileko filmez eta komediez gainera, 1960tik aurrera antzezle izan zen zinemagile ezagunen filmetan, besteak beste, eta ospe handia eman zion Pasoliniren Uccellacci e uccellini (1966) filmeko protagonista izan zen. Beste film aipagarri batzuk: L'allegro fantasma (1941), Il ratto delle Sabine (1945), Totó al Giro d´Italia (1948), Totó cerca moglie (1950), Dov'é la libertá? (1952), Totó all'inferno (1955), I soliti ignoti (1958), Arrangiatevi! (1959), La Mandragola (1965).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]