Pier Paolo Pasolini
Pier Paolo Pasolini zinema-zuzendaria Antonio Gramsciren hilobiari begira. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Pier Paolo Pasolini | |
| Jaio | 1922ko martxoaren 5a | |
| Hil | 1975eko azaroaren 3a (53 urte) |
|
| Lan nabarmenenak | Accattone (1961) Il Vangelo secondo Matteo (1964) Salò o le 120 giornate di Sodoma (1975) |
|
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Pier Paolo Pasolini (1922ko martxoaren 5a, Bolonia - 1975eko azaroaren 3a, Ostia, Erroma) italiar zinema-zuzendari, olerkari, idazle eta intelektual bat izan zen.
Letretako ikasketak eginda, Erromara joan eta han argitaratu zituen bere lehen poemak: Le ceneri di Gramsci (1957, Gramsciren errautsak ) eta La religione del mio tempo (1961, Nire garaiko erlijioa). Zinemarako istorioak idazten hasi zen Soldati, Rossi, Fellini eta Bolognini zuzendariekin. Aldi berean Ragazzi di vita (1955, Bizimoduko mutilak) eleberria idatzi zuen, baztertuenganako kezka eta atxikimendua erakutsiz. Halako gaia ukitzen dute haren bi lehen filmek ere: Accatone (1961), auzo ilunetako kronika, eta Mamma Roma (1962), Erromako prostituta bati buruzkoa, Anna Magnanirekin. Klasiko grekoen egokitzapen zail bezain ederrak egin zituen, eta mundu-mailako ospea ekarri zion Bizitzaren Trilogia zuzendu zuen hiru filmetan, Bocaccio eta Chauceren idazlan erotikoetan eta Mila eta bat gauak ipuinetan oinarriturik. Teoriko eta kritikari zorrotza zen, eta eragin handia izan zuen bere garaiko zinemagileen artean. Salò o le centoventi giornate di Sodoma (1975, Salo edo Sodomako ehun eta hogei egunak), Pasoliniren azken obra, Italiako faxismoaren hondar-egunen ikuspegi garratza da. Kezkak eta ekimenak hartaraturik, kupidarik gabe eta zuhur kritikatu zuen bere herriko gizartea. Bortxaz hilik azaldu zen Ostiako hondartzan.
Eduki-taula |
Idazlanak [aldatu]
Olerkigintza [aldatu]
Friulieraz [aldatu]
- 1942- Poesie a Casarsa, Bolonia
- 1947 Dalla lingua al friulano, CF XXIII
- 1949 Dov'è la mia patria, Cjasarse
- 1949 Motivi vecchi e nuovi per una poesia friulana non dialettale, "Il tesaur" II
- 1953 Tal cour di un frut, Tresesin
- 1954 La meglio gioventù, Florentzia
- 1965 i 1976 Poesie dimenticate, Udine
- 1968 Il Friuli nella mia piccola vita, "Il Friuli", giugno
- 1975 i 1981 La nuova gioventù, Turin
- 1976 I turcs tal Friûl, Udine
- 1982 Amado mio, Milan
- 1994 L'Academiuta friulana e le sue riviste, Vicenza
- 1994 Romans, Parma
- 1996 Poèmes oubliés. Poesie dimenticate. Argitalpen elebiduna. Arles
Italieraz [aldatu]
- Le ceneri di Gramsci (1957)
- L'usignolo della Chiesa cattolica (1958)
- Passione e ideología (1960)
- La religione del mio tempo (1961)
Filmografia [aldatu]
- 1961 - Accattone
- 1962 - Mamma Roma
- 1963 - Ro.Go.Pa.G. (La Ricotta idazlanaren zatia)
- 1963 - La Rabbia
- 1964 - Le Mura di Sana
- 1964 - Il Vangelo secondo Matteo
- 1965 - Il Padre selvaggio
- 1965 - Sopralluoghi in Palestina per il vangelo secondo Matteo
- 1965 - Comizi d'amore
- 1966 - Uccellacci e uccellini
- 1967 - Le Streghe (La Terra vista dalla Luna idazlanaren zatia)
- 1967 - Edipo Re
- 1968 - Capriccio all'italiana (Che cosa sono le nuvole? idazlanaren zatia)
- 1967 - Teorema
- 1969 - Appunti per un film sull'india
- 1969 - Amore e rabbia (La sequenza del fiore di carta idazlanaren zatia)
- 1969 - Porcile
- 1969 - Medea
- 1970 - Appunti per un'Orestiade africana
- 1971 - Il Decameron
- 1972 - I Racconti di Canterbury
- 1974 - Il fiore delle mille e una notte
- 1975 - Salò o le 120 giornate di Sodoma
Kanpo-loturak [aldatu]
- Pier Paolo Pasoliniren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.