Man

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau uharteari buruzkoa da; MAN konputagailu-sarea gaitzat duena beste hau da: Metropolitan Area Network

Man
Ellan Vannin
Isle of Man

Man uharteko bandera
Bandera
Man uharteko armarria
Goiburua: Quocunque Jeceris Stabit
(Botatzen duzun lekuan geratuko da)
Ereserkia: Oh Land of Our Birth
(erregea) God Save the Queen
Uk map isle of man.png
Herrialdea  Erresuma Batua
Hiriburua Douglas
Koordenatuak 54°09′N 4°29′W / 54.15°N 4.483°W / 54.15; -4.483Koordenatuak: 54°09′N 4°29′W / 54.15°N 4.483°W / 54.15; -4.483
Eremua 572 km²
Biztanleria 80.058 (-)
Dentsitatea 131,2 bizt / km²
Hizkuntza ofiziala(k) Manxera, ingelesa
Herritarra manxar[1]
Interneteko domeinua .im
Gobernua
Antolaketa
Man uharteko jauna
Gobernadoreordea
Koroaren menpeko lurraldea

Elisabet II.a
Adam Wood
www.gov.im

Man[2] (Isle of Man ingelesez, Ellan Vannin manxeraz) Irlandako itsasoko uharte txiki bat da, Irlandarekin eta Britainia Handiarekin batera Britainiar uharteak osatzen dituena. Erresuma Batuko parte da, Britainiar Koroaren dependentzia (British Crown Dependency) gisa.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

  • 1880ko abenduaren 21ean uhartean emakumeentzako sufragio eskubidea onartu zuten; hori onartu zuen mundu osoko lehen lekua da.
  • 1975ean, manxeraren azken hiztuntzat jo ohi den Ned Maddrell hiltzean, hizkuntza hori hildako hizkuntza bilakatu zen ofizialki.

Gobernua [aldatu]

Man uharteko tokiko gobernuak eta sheadingak.

Erresuma Batuko gobernuaren ardura da uhartea babestea eta, azken finean, gobernu ona bermatzea eta nazioarteko foroetan uhartea ordezkatzea. Bestalde, uharteko parlamentuak eta gobernuak barne-arazo guztietarako eskumenak ditu.

Tokiko gobernua [aldatu]

Man uharteko tokiko gobernuak antzinako barrutien oinarria hartu du. Bi aginpide mota daude. Alde batetik, Douglaseko udalerriaren udalbatza dago. Bestetik Castletown, Peel eta Ramsey hirien, Michael, Laxey, Onchan, Port St Mary eta Port Erin herrien eta beste 15 barrutien (lehen aipatutako hiriak eta herriak ez dituzten) batzordeak daude.

Kultura [aldatu]

Hizkuntzak [aldatu]

Man uhartean tradizionalki manxera mintzatu da, baina jatorrizko azken hiztuna 1974ean hil zen, eta gaur egun ingelesa da nagusi (nahiz eta manxera berriz indartzeko saiakerak egiten ari diren).

Manxar ezagunak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  1. Berez, ez dago uharte horretarako herritar izenik, baina hango hizkuntzaren izena manxera denez (Euskaltzaindiak halaxe arautu du), manxar herritar izena legokioke.
  2. 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-12 

Ikus, gainera [aldatu]