Richard Strauss

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Richard Strauss

Richard Georg Strauss (Munich, 1864ko ekainaren 11Garmisch-Partenkirchen, 1949ko irailaren 8a) Alemanian jaiotako musikari eta konposatzailea da. Bere musika Richard Wagnerrenaren oinordeko zuzena da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1864ko ekainaren 11n jaio zen, Munichen. Franz Strauss izeneko tronpajole baten semea zen. Bere lehen olerki sinfonikoek, Don Juan eta Till Eulenspiegelen barrabaskeria dibertigarrak arrakasta handia izan zuten, eta horrek, konposatzailea, gai heroikodun hiru olerki sinfoniko idaztera bultzatu zuen, genero honetako bere lanik ezagunenak direnak: On Kixote (musika), Horrela hitz egin zuen Zarathustrak eta Heroi bizitza bat. Hiru olerki sinfoniko hauek, 1896 eta 1898 bitartean idatzi zituen. Baina, genero honetan, berak onena zela uste zuen olerki sinfonikoa, 1915. urtean idatzitako Alpeetako Sinfonia zen.

Programatikoak ez diren orkestrarentzako musikalanak, ez dira hain ugariak, baina hurrengo hauek nabarmen daitezke: "Metamorphosen", 1944an idatzia, kordazko 24 instrumenturentzat, eta Beethovenen hirugarren sinfonian agertzen den hil martxan oinarritua, Troparentzako bigarren kontzertua, 1942. urtean idatzia eta, azkenik, oboearentzako kontzertua, 1.945. urtekoa. Azken lan honetan, Arrosaren zalduna lanean agertzen den estilo mozartarra berragertarazten du.

Garmisch-Partenkirchenen 1936an ospatu ziren Neguko Olinpiar Jokoetako ereserkia ere, berak idatzi zuela nabarmendu behar da.

Richard Strauss, Garmisch-Partenkirchenen hil zen, 1949ko irailaren 8an.

Opera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean, bere begiak operan jarri zituen. Opera arloan idatzitako lanak, oso ugariak dira Straussengan. Idatzitako lehen opera, Guntram izan zen, 1894. urtekoa. Bigarrena, Feuersnot, 1901ekoa. Bi lehen opera hauek, hondamena izan ziren estreinatu zirenean. Arrakasta, baina, bere hirugarren operarekin heldu zitzaion. Salome izenburua zuen, eta 1905. urtean idatzi zuen. New Yorkeko Metropolitan Operan estreinatu zen, eta pasioz beterik erreakzionatu zuen jendeak. Kritika zorrotzak jaso zituen opera honek New Yorkeko jendearen aldetik. Halere, beste toki batzuetan, sekulako arrakasta izan zuen, Garmisch-Partenkircheneko bere etxea erosteko lain diru lortzerainokoa. Bere laugarren opera, Elektra izenekoa, 1909koa da. Opera hontan, lehenengo aldiz, Hugo von Hofmannsthalen laguntza izan zuen, beronek idatzi baitzuen operaren libretoa. Ordutik aurrera, askotan lan egingo zuten elkarrekin. 1941 arte jarraitu zuen operak idazten. Hala, Arrosaren Zalduna, 1910. urtekoa, Ariadna Naxosen, 1912koa, Itzalik gabeko emakumea, 1918koa, Intermezzo, 1923koa, Helena egiptoarra, 1927koa eta Arabela, 1932.ekoa, Hofmannsthalen laguntzarekin batera idatzi zituen. Emakume isila, 1934koa, Stefan Zweigen libretoaren arabera idatzi zuen eta Bakearen eguna, 1936koa eta Daphne, 1937koa, Joseph Gregor eta Stefan Zweigen artean idatzitako libretoaren arabera idatzi zituen. Clemens Krauss izan zen Straussek idatziriko azken bi operetako azkenaren libretista: 1941. urtean idatzitako Capricciorena. Danaeren maitasunaren libretista, berriz, Joseph Gregor bakarrik izan zen. Opera hau 1940koa da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Strauss Aldatu lotura Wikidatan