Txantiloi:2008-18 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helioa
Helioa

Helioa elementu kimiko bat da, He ikurra eta 2 zenbaki atomikoa dituena.

Helioak ez du kolore, zapore ezta usainik, ez da toxikoa eta ia guztiz inertea da. Gas nobleen zerrendan lehena da. Elementu guztien artean irakite- eta urtze-puntu txikienak dituena da eta gas egoeran aurkitzen da ezhoizko hotz eta presiopean ez bada. Ezhoizko presio eta tenperaturak medio soilik lor liteke helioa elementu gutxi batzuekin konbinatzea. 4He isotopoa da arruntena nukleoan bi protoi eta bi neutroi dituelarik. Elektrikoki neutroak diren He atomoek bi elektroi izaten dituzte inguruan. Helioak badu beste isotopo egonkor bat hain arrunta ez dena, 3He hain zuzen, neutroi bakarrekoa. 4He-ak, helio arruntak alegia, bi fase eduki ditzake likido egoeran: helio I eta helio II faseak. Bi fase hauek mekanika kuantikoaren ikuspuntutik ikertu ohi dira, bereziki superjariakortasun fenomenoak ulertzeko. Helio likidoa materiaren supereronakortasunean zero absolututik gertu izaten diren aldaketak ikertzeko erabiltzen da.