Txantiloi:2010-16 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erdaldun eta euskaldunen ehunekoak adierazten dituen Euskal Herriko mapa

Historian zehar Euskal Herrian hizkuntza asko mintzatu dira. Jatorrizko hizkuntza euskara bada ere, latin arruntetik garatutako zenbait hizkuntza ere mintzatu dituzte, batzuk bertan jaioak —nafar-aragoiera, kasu—, beste batzuk inguruko lurraldeetan sortuak eta hona zabalduak.

Historia linguistikoa[aldatu iturburu kodea]

Historiaurrean egungo Euskal Herrian zegoen edo zeuden hizkuntzak ezagutzeko, arkeologiara ez baina hizkuntzalaritzara jo behar da. Hizkuntzalaritzan aitzineuskara esaten zaio euskara historikoa (idatzia) baino lehenagoko euskara hipotetikoari. Euskarak ahaide ezagunik ez daukanez "barne berreraiketa" izeneko teknikaren bidez garatu da aitzineuskararen teoria. Arlo horretan, aurrerapenik handienak Koldo Mitxelena eta Joseba Lakarra hizkuntzalarien eskutik etorri dira, biek garai ezberdinetako hizkuntza-egoerak proposatu arren. Mitxelenarenak erromatarrak etorri baino lehenagoko hizkuntza egoera islatuko luke; eta Lakarrarenak, bigarren urrats gisa, zeltak etorri aurretikoa.