Txantiloi:2016-26 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Imanol Larzabal Goñi, ezagunagoa Imanol ponte izen soilaz (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko azaroaren 11 - Orihuela, Alacant, 2004ko ekainaren 25a) euskal kantaria izan zen.

1964an hasi zen kantatzen. Bere lehen diskoa ezizen batekin atera zuen (Michel Etchegaray), frankismo garaia baitzen. 1971an, kartzelan sei hilabete pasa ondoren, Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen. Frantzian hainbat kantari ezagutu zuen: Paco Ibáñez, zeinekin askotan kantatu baitzuen geroztik, Gwendal talde bretoia edo Elisa Serna, Georges Moustaki...

Aurrerago, 1977ko amnistiaren ondoren, Hego Euskal Herrira itzuli zen eta kantari jarraitu zuen. Euskal olerkari askoren hitzak musikatu eta kantatu zituen: Jon Mirande, Mikel Arregi, Koldo Izagirre, Xabier Lete eta Juan Mari Lekuona idazleenak, besteak beste.