Txantiloi:2016-31 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Edinburgh (Eskoziako gaeleraz: Dùn Èideann, eskozieraz: Edinburrie) Eskoziako hiriburua eta bigarren hiririk handiena da, Glasgowren ondoren. Herrialdearen ekialdean dago, Fortheko fiordoan. 2010ean 486.120 biztanle zituen.


1437. urteaz geroztik, Eskoziako hiriburua da. Argien mendean, Edinburgheko Unibertsitateari esker Europako hezkuntza eta kultur hiri garrantzitsuenetako bat izan zen. 1995an UNESCO erakundeak Edinburgheko Hiri Berria eta Hiri Zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zituen. Urtero bataz beste 13 milioi lagunek bisitatzen dute, bereziki udan, Edinburgh Jaialdi sonatua dela eta.

Hiriak hainbat ezizen ere baditu: Auld Reekie, Athens of the North ("Iparraldeko Atenas"), Edina, Dunedin...

Aul Reekie ezizenak eskozieraz "Tximinia zaharra" edota "Keatu zaharra" esan nahi du: erregai bakarrak egurra eta ikatza ziren garaian bertako tximiniek egunero botatzen zuten ke kopuru handiari zor dio ezizena hiriak, bai eta garai hartako kirats eta osasun egoera txarrari ere.