Txantiloi:2016-40 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bermeo Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Busturialdekoa, 1236an hiribildutzat sortua. 34,12 km2 ditu, eta 2016. urtean 16.709 biztanle zituen.

Hiribilduak 1476tik 1602ra «Bizkaiko buru» titulua izan zuen, Bizkaiko Jaurerriko hiri nagusia zenez. Hori dela eta, hainbat pribilegio izan zituen eta Bizkaiko Batzar Nagusietan beste hiribilduen aurrean nagusitasuna zuen. Gainera, erregeak Bizkaira etortzen ziren bakoitzean Santa Eufemia elizara joaten ziren zin egitera, Bermeoren nagusitasunaren erakusgarri.

Bermeok arrantza tradizio handia du, eta herriko ekonomia arrantzaren inguruko sektorean oinarritzen da, arrain-kontserbagintzan gehienbat.

Horrez gain, turismorako leku erakargarri ugari ditu, besteak beste Gaztelugatxeko Doniene, Ertzila dorretxea (Arrantzaleen museoa), Doniene atea, Aita Guria baleontzia, portua eta Alde Zaharra.