Gaztelugatxe
| Gaztelugatxe | |
|---|---|
Gaztelugatxe, kostaldetik ikusita |
|
| Geografia | |
| Kokalekua | Bizkaiko Golkoa |
| Koordenatuak | 43°26′49″N 2°47′5″W / 43.44694°N 2.78472°WKoordenatuak: 43°26′49″N 2°47′5″W / 43.44694°N 2.78472°W |
| Punturik garaiena | 23 m. |
| Administrazioa | |
| Udalerria | Bermeo |
Gaztelugatxe Bizkaiko kostaldeko arrokazko uhartetxo bat da, eta hara zubi bat pasatuz iritsi daiteke. Bermeoko lurretan dago,[1] herri horren ipar-mendebaldean; hala ere, hurbilago du Bakioko herria, uhartetik lau kilometro hego-mendebaldera. Uhartetxoaren gorenean dagoen baselizari Gaztelugatxeko Doniene edo San Juan Gaztelugatxekoa[2] deritzo, eta Euskal Herriko interesgune turistiko garrantzitsua da. 231 eskailera igo behar dira baselizaraino heltzeko.
Ohituraren arabera, hara igotzen denak ezkila hiru aldiz jo behar du, eta desio bat eskatu. Horrela, eskailerak igotzen egindako esfortzua ordaintzen da. Aipatzekoa da Oskorri euskal folk talde ospetsuak leku honi buruzko Gaztelugatxe izeneko abesti ederra sortu zuela.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Doniene edo San Joan (Donibane bezalaxe, San Joanen euskal izenetariko bat zen Done Ibanetik ei dator Doniene izena) Euskal Herriko santutegi garrantzitsuenetarikoa da. Aspalditik inguruko biztanleen eta arrantzaleen erromesaldien leku izan da. Katolikoek San Joanen jaiotza ekainaren 24ean eta martirioa abuztuaren 29 ospatzen dituzte.
Bizkaiko jaunak, 1053. urtean, Jakatik (Huesca) hurbil dagoen San Juan de la Peña monasterioari eman zion santutegia. XVIII. mendetik aurrera, San Juan de Gaztelugache erdal izenarekin ageri dira dokumentuetan, eta Doniene izen herrikoitzat[erreferentzia behar] mantendu zen.
Sutea [aldatu]
1978. urteko urriaren 10ean tenpluari sua eman zioten eta sakrilegio-egileek santuaren burua haitzetatik behera bota zuten. Doniene Santutegiko Zaintzaile Taldea sortu zen horren ondorioz, eta bi urte igarota tenplua berreraiki zen. Hegaluze saria jaso zuen talde horrek.
Harrizko eskailera [aldatu]
231 maila ditu santutegira daraman harrizko eskailerak.
Jaiak eta elizkizunak [aldatu]
-
- Ekainaren 24a (Donibane eguna). Bermeotik baselizara oinez erromerian joaten ohia da goizaldetik aurrera, batzuk oinutsik promesa moduan. Mezak, goizeko 6:00etatik 13:30 arte; eta arratsaldeko 17:00etan beste bat.
- Uztailaren 31 (San Ignazio). Arrietatik hango Birjina ekartzen dute mendian zehar, Gaztelugatxen meza egiteko.
- Abuztuaren 29 (Eneperi). Meza, arratsaldeko 11:00etatik 13:00ak arte.
- Abenduaren 30. Meza, arratsaldeko 17:00etan
Musika [aldatu]
Argazki bilduma [aldatu]
Bitxikeriak [aldatu]
2009ko urriaren 8an Microsofteko Bing bilatzailearen webguneak Gaztelugatxeren irudi bat izan zuen azal gisa.[3]
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Anton Erkorekak eta Doniene Santutegiko Zaintzaile Taldeak ateratako liburuxka (ISBN 978-84-920885-2-2).
- ↑ Ikus Bakioren eta Bermeoren arteko muga, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2004ko gida kartografikoan.
- ↑ Irune ALLIKA eta Bitor URIARTE: «Gaztelugatxe », Bermeoko toponimia, Bermeoko Udala.
- ↑ Albistea, euskadi.net webgunean (Euskaraz) (Gaztelaniaz)
Kanpo loturak [aldatu]
- "Gaztelugatxe, zubiz lurrera lotutako uhartea". Ibilbideak Euskal Herrian. Hiru.com (Euskaraz)
- Gaztelugatxe. Euskal Herria Lau Haizeetara EITBko bideoa ikusgai. 3:21 minutu.
- Gaztelugatxeren bideoa, YouTube webgunean ikusgai. 4:01 minutu.
- Gaztelugatxeren bideoa, YouTube webgunean ikusgai. 4:43 minutu.
| Euskal Herriko mitologiako lekuak | ||
|---|---|---|
|
Agamunda • Agerre • Aizkomendi • Aizkorri • Aizkultzeta • Aiztgaizto • Aitzpelarreta • Akelarre • Aketegi • Albi • Amabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturri • Aralar • Askaata • Askoa • Ata • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitza • Errolan Harria • Gaztelugatxe • Ipestikoarri • Iruñarri • Jentilarri • Jentilbaratza (Ataun) • Kanbellu • Kastrexanako zubia • Lezao haitzulo • Ligiko zubia • Mondarrain • Murumendi • Orhi • Salbatore kapera • Saltarri • Sarako lezeak • Semeola • Txurrumurru • Done Mikel Aralarkoaren santutegia • Urgeldi • Zugarramurdiko leizeak |
||
| Euskal Herriko uharteak | ||
|---|---|---|
|
Aketx • Amuitz • Bedua • Berens • Billano • Dunbarriak • Galera • Gaztelugatxe • Hirukanale • Izaro • Konpantzia |
||