Txantiloi:Gertaerak/7/14
- 1789 - Frantziako Iraultza: Parisko herritarrek Bastille hartu zuten, zazpi preso askatuz.
- 1894 - Lehenengo Ikurrina plazaratu zen, Bilboko Euzkeldun Batzokijan, Arana anaiek marraztua.
- 1902 - Veneziako San Marko Basilikaren X. mendeko ezkil-dorrea (irudian) ezustean erori zen. 1912 urterako berreraiki zen, zen eta zegoen bezala.
- 1935 - Francisco Cepeda bizkaitar txirrindularia Col du Galibier jaisten ari zela hil zen 1935eko Frantziako Tourrean. Frantziako Tourrean hil zen lehendabiziko txirrindularia izan zen.