1935eko Frantziako Tourra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

1935eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 29. edizioa izan zen. 1935eko uztailak 4tik 28ra ospatu zen, 21 etapatan banatutako 4338 kilometroko ibilbidea eginez. Etapa horietatik hamairugarrena, hamalaugarrena, hamazortzigarrena, hemeretzigarrena eta hogeigarrena bi sektoretan banatuak egon ziren.

14 taldetan banatutako 93 txirrindularik parte hartu zuten edizio honetan, horietatik proba 46k amaitu zutelarik.

Edizio tragikoa eta istripuz betea izan zen 1935eko hau. 7. etapan Gustave Danneels eta aurreko edizioaren garailea izan zen Antonin Magne auto batek harrapatu zituen eta, ondorioz, proba utzi behar izan zuten. 12garrenean Jules Merviel kamioi batek harrapatu zuen, larriki zauritua geratu zelarik, eta, azkenik, Francisco Cepeda espainiarra hil zen Col de Galibier jeisten ari zenean.

Garailea izan zen Romain Maesek proba, batez beste, 30,65 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

Félicien Vervaecke izan zen mendiko sailkapenaren garailea, eta Belgikako taldeak irabazi zuen taldekako sailkapena.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a Paris-Lille 262  Belgika Romain Maes  Belgika Romain Maes
2.a Lille-Charleville-Mézières 192  Frantzia Charles Pélissier  Belgika Romain Maes
3.ª Charleville-Mézières-Metz 161  Italia Rafaële Di Paco  Belgika Romain Maes
4.a Metz-Belfort Mendiko etapa 220  Belgika Jean Aerts  Belgika Romain Maes
5.a (a) Belfort- Suitza Ginebra 262  Frantzia Maurice Archambaud  Belgika Romain Maes
5.a (b)  Suitza Ginebra-Evian 58 (banakako erlojupekoa)  Italia Rafaële Di Paco  Belgika Romain Maes
6.a Evian-Aix-les-Bains Mendiko etapa 207  Frantzia René Vietto  Belgika Romain Maes
7.a Aix-les-Bains-Grenoble Mendiko etapa 229  Italia Francesco Camusso  Belgika Romain Maes
8.a Grenoble-Gap 102  Belgika Jean Aerts  Belgika Romain Maes
9.a Gap-Digne-les-Bains Mendiko etapa 229  Frantzia René Vietto  Belgika Romain Maes
10.a Digne-les-Bains-Niza 156  Belgika Jean Aerts  Belgika Romain Maes
11.a Niza-Cannes 126  Belgika Romain Maes  Belgika Romain Maes
12.a Cannes-Marsella 195  Frantzia Charles Pélissier  Belgika Romain Maes
13.a (a) Marsella-Nimes 112  Italia Vasco Bergamaschi  Belgika Romain Maes
13.a (b) Nimes-Montpellier 56 (banakako erlojupekoa)  Frantzia Georges Speicher  Belgika Romain Maes
14.a (a) Montpellier-Narbonne 103  Frantzia René Le Grevès  Belgika Romain Maes
14.a (b) Narbonne-Perpignan 63 (banakako erlojupekoa)  Frantzia Maurice Archambaud  Belgika Romain Maes
15.a Perpignan-Luchon Mendiko etapa 325  Belgika Sylvère Maes  Belgika Romain Maes
16.a Luchon-Pau Mendiko etapa 194  Italia Ambrogio Morelli  Belgika Romain Maes
17.a Pau-Bordele 224  Frantzia Julien Moineau  Belgika Romain Maes
18.a (a) Bordele-Rochefort 158  Frantzia René Le Grevès  Belgika Romain Maes
18.a (b) Rochefort-La Rochelle 33(banakako erlojupekoa)  Belgika Romain Maes  Belgika Romain Maes
19.a (a) La Rochelle-La Roche-sur-Yon 81  Frantzia René Le Grevès  Belgika Romain Maes
19.a (b) La Roche-sur-Yon-Nantes 95 (banakako erlojupekoa)  Belgika Jean Aerts  Belgika Romain Maes
20.a (a) Nantes-Vire 220  Frantzia René Le Grevès  Belgika Romain Maes
20.a (b) Vire-Caen 55 (banakako erlojupekoa)  Italia Ambrogio Morelli  Belgika Romain Maes
21.a Caen-Paris 221  Belgika Romain Maes  Belgika Romain Maes

Sailkapen nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Romain Maes 2. Ambrogio Morelli 3. Félicien Vervaecke 4. Sylvère Maes 5. Jules Lowie 6. Georges Speicher 7. Maurice Archambaud 8. René Vietto 9. Gabriel Ruozzi 10. Oskar Thierbach

93 partehartzaile, 46 sailkatu


Aurrekoa
1934ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1935eko uztailak 4tik 28ra
Ondorengoa
1936ko Frantziako Tourra
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1935eko Frantziako Tourra Aldatu lotura Wikidatan