Txikipedia:Afrikako Aintzira Handiak

Wikipedia, Entziklopedia askea

AFRIKAKO AINTZIRA HANDIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzira handien mapa.

Afrikako Aintzira Handiak Rift haranean kokatutako aintzira handien multzo bat da.

Victoria, Albert, Eduardo eta Kyoga lakuek Nilo zuria ibaian isurtzen dute.Tanganika Moero eta Kivu lakuak Kongoko ibaia isurtzen dute. Malawik Zambez ibaia isurtzen du; eta bestalde, Turkana, Rukwa, Eyasi eta Natro endorreikoak dira, hau da, ez dute ura inora isurtzen, ez dute irteerarik.

Aintzira handien eskualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzira Handien eskualdea ere deitzen zaio inguru horri. Eskualde hau Uganadak, Ruandak, Burundik, Kongoko Errepublika Demokratikoak, Tanzaniak eta Keniak osatzen dute. Eskualde hori munduan biztanle gehien duenteko bat da, 107.000.000 pertsona dituena.

Eremu horretan jarduera bolkaniko asko dagoenez, munduko nekazaritza onena duen lurraldeetako bat da. Eskualde horren ezaugarri bat abeltzaintza estensiboa da, bereziki behiak eta ahuntzak.