Victoria (aintzira)
|
||||
|---|---|---|---|---|
Satelitezko fotografia |
||||
| Kokalekua | Uganda Kenia Tanzania |
|||
| Garaiera | 1.133 m | |||
| Zabalera | 250 km | |||
| Luzera | 237 km | |||
| Bataz besteko sakonera | 40 m | |||
| Gehienezko sakonera | 83 m | |||
| Arroa | 68.800 km² | |||
| Hustubidea | Nilo ibaia | |||
| Uharteak | 3.000 edo, nagusia Ssese Uhartedi (Uganda) | |||
| Hiriak | Bukoba, Tanzania Mwanza, Tanzania Kisumu, Kenia Kampala, Uganda Entebbe, Uganda |
|||
Victoria[1] —tokiko hizkuntzetan, Victoria Nyanza, Ukerewe edo Nalubaale— Erdialdeko Afrikako aintzira da, Uganda, Tanzania eta Kenia artean kokatuta. 69.482 km² ditu, eta lekurik sakonenean 82 metro sakon da. Hedaduraren aldetik, Afrikako ur gezako aintziren artetik handiena da, eta mundukoen artetik bigarrena (Superiorren ondoren).
XX. mendeko hasieratik, Victoria aintzirako ferrya eskualdeko garraiabide nagusia izan da. Aintzirako portu nagusiak Kisumu, Mwanza, Bukoba, Entebbe, Port Bell eta Jinja dira.
Victoriara heldu zen lehendabiziko europarra John Speke britainiar esploratzailea zen. Izena Victoria I.a erreginaren omenez jarri zion.
1950an Niloko perka aintziran sartu zutenetik, bertako espezie asko desagertu dira. Arraina, Europan mero delakoan saltzen dute. Hubert Sauper frantses zuzendariak hori guztia salatu zuen bere Darwin's nightmare dokumentalean.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Koordenatuak: 1°0′S 33°0′E / 1°S 33°E
|
||
|
|
Aintzirak: A – Albert • E – Edward • K – Kivu • T – Tanganyika • Y – Kyoga • V – Victoria • M – Nyassa Eskualdeko estatuak: UG – Uganda • KE – Kenya • CD – Kongoko Errepublika Demokratikoa • RW – Ruanda • BI – Burundi • TZ – Tanzania • ZM – Zambia • MW – Malawi • MZ – Mozambike |
|
