Txikipedia:Baloi

Wikipedia, Entziklopedia askea

BALOIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat kiroletan edo jokoetan erabiltzen diren pilotak dira, normalean esferikoak. Gaur egun ezagutzen dugun baloia K.a. IV. mendean sortu zen. Baloi hori Fu-Hik eratu zuen sustrai trinkotuak esfera forman ipini eta larruz estali eta gero.

Baloiak jarduera edo kirol ezberdinetan erabiltzen direnez, hainbat material ezberdinak aurki ditzakegu haien barruan baina ohikoenak artelazkia, kautxua edo bien nahasketa bat da, hainbat kapaz edo geruzaz estalita eta bere inguruan haria, kordela eta batzuetan artilea eta larrua.

Kirol ezberdinetan aurki ditzakegun baloien ezaugarriak

Zenbat irabazten dute baloi batekin erlazionatuta dauden kirolen jokalari profesionalek?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • - Futbola orokorrean gehien ikusten den kirola da eta horregatik, futbolera jokatzen duten jokalariek soldata handia izan ohi dute. Gaur egun, Lehen Dibisioan jokatzen duten jokalariek 155.000 euro gutxienez irabazten dute, Bigarren Dibisioan, berriz, 77.500 euro gutxienez irabazten dute. Nahiz eta soldata hori normalena izan, salbuespenak daude, hala nola, Lionel Messi, 71 milioi euro irabazten duena.
  • - Gaur egun saskibaloiko Lehen Dibisioan jokatzen duen jokalari batek 34.000 euro irabazten ditu gutxienez. Beste jokalari batzuk, hala nola, Nikola Mirotic, 4 milioi euro irabazten ditu.
  • - Gaur egun teniseko jokalari on batek milioi bat irabazten du gutxienez. Hala ere, Novak Djokovic-ek 12,642,186 milioi dolar irabazten ditu urtero eta Rafael Nadalek 8,663,348 milioi dolar irabazten ditu urtero.
  • - Gaur egun rugbyko jokalari batek Espainian 1.500 euro irabazten ditu gutxienez, baina Frantzian, aldiz, 6.000 euro irabazten ditu gutxienez. Hala ere, Israel Folau, Australiako jokalari bat, 1.272.924 euro irabazten ditu.

Zeintzuk dira baloi batekin jokatzen diren lehiaketa garrantzitsuenak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Futbolean, lehiakeaketa garrantzitsuenak “Champions League”, “Europa League”, “Amerika kopa” eta abar dira.

Sakibaloian berriz, “Cluben kopa mundiala”, “Desafio kopa”, “kopa ULEB”… dira.

Tenisak kopa gutxiago ditu, baina azpimarratzekoak “Davis kopa” edo “kopa Fed” dira.

Rugby-an dauden lehiaketa nagusiak “Kopa Mundiala” eta “VI Nazioak”.

Tenisaren piloten marka nagusienak

Baloiekin jokatzen diren ariketa edo jolasak

  1. Zelai erreta: Ia guztiok ezagutzen dugun ariketa bat da eta goma- espumaz edo larruz egindako baloi batekin jokatzen da. Talde bakoitza zelai erdiaren alde batean kokatzen da.
  2. Spikeball: Lurrean jarritako sare zirkularra eta pilota bat erabiltzen duen kirol jokoa da eta bat baten kontra, bi biren kontra, etab. jolastu ahal dute. Horrez gain, taldeen estrategia, lankideen arteko harremana eta koordinazioa bultzatzen ditu.
  3. Korfball: Saskibaloiaren antza duen kirol bat da. Halaere, kirol honetan erabiltzen den saskia guztiz ezberdina da. Kirol honen ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira: ezin da beste taldeko jokalaria ukitu eta ezin zaio pilotari jo ukabilarekin.