Rafael Nadal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rafa Nadal
Paris-FR-75-Roland Garros-2 juin 2014-Nadal-23.jpg
Jaioterria:  Manakor (Espainia)
Jaiotza-data : 1986eko ekainaren 3a (28 urte)
Bizilekua:  Manakor (Espainia)
Altuera: 1.85 m
Pisua: 85 kg
Eskua: ezkerra
Errebesa: esku bakarrekoa
Entrenatzailea: Toni Nadal
Profesional-urteak: 2001-
ATPren banakako
sailkapen onena:
1.a (2008ko abuztuaren 18an)
Banakako sariak: 64
Banakako puntuak: 702-137
ATPren taldekako
sailkapen onena:
26.a (2005ko abuztuaren 8an)
Taldekako sariak: 8
Taldekako puntuak: 105-61
Diru-irabaziak: 71.379.236 $
Grand Slameko emaitzak
Australiako Irekia: irabazle (2009)
Wimbledon: irabazle (2008,2010)
AEBetako Irekia: irabazle (2010,2013)
Roland Garros: irabazle (2005, 2006, 2007, 2008, 2010,
2011, 2012, 2013, 2014)

Rafa Nadal (Manakor, Espainia, 1986eko ekainaren 3a) tenislari profesionala da, historiako inoizko hoberenetarikoa. Hainbat aldiz izan da ATP zerrendako lehen postuan, lehen aldia 2008ko abuztuaren 18an. Gaur egun arte 14 Grand Slam txapelketa irabazi ditu, munduko bigarren jokalaria titulo garrantzitsu gehien dituena bihurtuz, Pete Samprasrekin batera, Roger Federeren ondoren. Roland Garroseko txapelketa gehien aldiz (9) irabazi dituen jokalaria da. Espainiarekin urre olinpikoa lortu zuen 2008ko Udako Olinpiar Jokoaketan. Tenislari gazteena da historian Golden Slama irabazi duena. Nadalek hamar aldiz edo gehiago hamairu arerioei irabazi die, haien artean, hogei aldiz baino gehiago hiru arerioei. Bakarrik lau jokalarien kontra du errekor negatiboa. 2011an urteko munduko kirolaririk hoberena izendatua izan zen. (2013ko azaroaren 26an) Marca egunkariak historiako Espainiar kirolari hoberenaren saria eman zion, Mundo Deportivo egunkariak 2004an emango ziona.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rafa Nadal (Manakor, Espainia, 1986eko ekainaren 3an) jaio zen. Bere gurasoak Ana Maria pareda eta Sebastian Nadal dira eta bere arreba Maria Isabel du izena. Miguel Ángel Nadalen iloba da, FC Barcelonako eta RCD Mallorcako futboleko jokalari ospetsuarena. Txikitatik kirola asko praktikatzen zuen (futbola, saskibaloia...), baina azkenean tenisa aukeratu zuen kirol nagusitzat. 3 urtekin hasi zen bere osaba Toni Nadal, gaur egun bere entrenatzailea denaren eskutik. Bere bikotekidaea Xisca Perello da, eta 2005etik daude elkar. Bere lehen txapelketa ofiziala Balear uhartetan izan zen bederatzi urterekin eta irabazi egin zuen. Hamaika eta hamabi urtekin espainiako txapelduna izan zen. Hortik aurrera txalpeketa garrantsitsu ugari irabazi zituen kategoria guztietan.

Ekipazioa eta jolasteko arropa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nadalek Babolat AeroPro Drive erraketa erabiltzen du. Nikek patrozinatzen dio jokalariari eta partidua jokatzean beti kamiseta motz bat, bi eskumutur eta praka motz bat erabiltzen ditu.



Grand Slameko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banakakoan irabazle (14)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Finaleko aurkaria Finalaren emaitza
2005 FrantziaRoland Garros Argentina Mariano Puerta 6-7(6), 6-3, 6-1, 7-5
2006 FrantziaRoland Garros Suitza Roger Federer 1-6, 6-1, 6-4, 7-6(4)
2007 FrantziaRoland Garros (2) Suitza Roger Federer 6-3, 4-6, 6-3, 6-4
2008 FrantziaRoland Garros Suitza Roger Federer 6-1, 6-3, 6-0
2008 IngalaterraWimbledon (3) Suitza Roger Federer 6-4, 6-4, 6-7(5), 6-7(8), 9-7
2009 Australian Open (2) Suitza Roger Federer 7-5, 3-6, 7-6(3), 3-6, 6-2
2010 FrantziaRoland Garros (2) Suedia Robin Söderling 6-4, 6-2, 6-4
2010 IngalaterraWimbledon (4) Txekiar Errepublika Tomas Berdych 6-3, 7-5, 6-4
2010 US Open (3) Serbia Novak Djokovic 6-4, 5-7, 6-4, 6-2
2011 IngalaterraRoland Garros (3) Suitza Roger Federer 7-5, 7-6(3), 5-7, 6-1
2012 IngalaterraRoland Garros (5) Serbia Novak Djokovic 6-4, 6-3, 2-6, 7-5
2013 IngalaterraRoland Garros (4) Espainia David Ferrer 6-3, 6-2, 6-3
2013 US Open (5) Serbia Novak Djokovic 6-2, 3-6, 6-4, 6-1
2014 IngalaterraRoland Garros Serbia Novak Djokovic 3-6, 7-5, 6-2, 6-4

ATP sailkapenean izandako bilakaera (banakakoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Postua
2001 818º
2002 235º
2003 47º
2004 51º
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014

Urteka lortutako garaipen kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
Guztira 0 0 0 1 3 7 11 11 12 8 4 4 5