Amerika Kopa (Bela)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Belako Amerika Koparen garaikurra

Belako Amerika Kopa edo Amerikaren Kopa (America's Cup ingelesez eta ofizialki), kirol honetako lehiaketarik garrantzitsuena da, eta iturriren batzuk diotenez, berau antolatzen duen herrialderantz eragin ekonomikorik handiena duen hirugarren lehiaketa da, Olinpiar Jokoak eta Munduko Futbol Txapelketaren ondoren.

Hurrengo edizioa Kaliforniako San Francisco hirian ospatuko da 1913an.

Gaur egun titulua defendatzen duena Golden Gate Yate Kluba da, Espainiako Valentzia hirian ospatu zen azken edizioan Ginebrako Elkarte Nautikoa garaitu zuena.

Egungo Challenger of Record Erromako Klub Nautikoa da, Vincenzo Onorato armatzailearen Mascalzone Latino AUDI Team taldeak ordezkatuko duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1851n, Londresen Erakusketa Handia ospatu behar zela eta, estropada bat antolatu zen abuztuak 22rako, Queen's Cup deitua, garaileak 1848an errege etxeko bitxigin ofiziala zen Robert Garrardek diseinatutako zilarrezko azpil bat jasoko zuelarik, ehun urrezko gineako balioa zuena eta Londresen Angleseyko markesak erositakoa, Errege Yate Eskuadroiari eman ziona, klub honek estropada antolatu eta garaikurra eman zuelarik. Arrazoi honegatik ezagutzen da, baita ere, ehun gineen Kopa bezala. Ibilbidea Ingalaterra hegoaldean dagoen Wight uhartearen inguruan buelta bat ematea izan zen, AEBetako New Yorkeko Yate Klubeko kideek America izeneko goletan Londresko Errege Yate Eskuadroiaren aurka lehiatu zuten, eta irabazi egin zuten. Pasadizo oso ospetsu batek Viktoria I.a Ingalaterrakoa erreginak, estropadaren une batean honako hau galdetu zuela dio: "Nor doa lehenengo?", honi "America, Maiestatea" erantzun ziotelarik. "Eta bigarren?" galdetu zuen jarraian erreginak. "Maiestatea, ez dago bigarrenik!" erantzun zioten. Garaikurra America goletaren armatzaileak New Yorkeko Yate Klubari eman zion, honen lehen komodoroa izan zelarik, klubak nazioen arteko lehiaketa bultza zezan garaikur hori saritzat izango zuen estropada bat antolatuz. Ordutik, garaikurra, ofizialki, Amerika Kopa deitzera pasa zen.

America goleta, 1851n Koparen lehen edizioko garailea, garai hartan Queen's Cup deitua.

1870ean ospatu zen garaikurraren lehen defentsa New Yorken, eta beti defendatu zuten arrakastaz New Yorkeko Yate Klubeko itsasontziek, 1983 arte, 25. defentsa galdu zutenean Australia II itsasontziaren aurka, Australiako Perth hiriko Pertheko Errege Yate Klubekoa, 132 urteko amerikar nagusitasunaren ondoren.

Lehen desafioa 1870ean egin zen. John Ashbury britainiarrak Cambria itsasontziarekin, New Yorkeko Yate Klubaren 17 itsasontzik osatutako flota bati aurre egin zion. Garaitua izan zen, baina zenbait eragozpen legal garrantzitsu planteatu zituen: flota baten aurka lehiatu zela, eta ez itsasontzi baten aurka, denbora konpentsazioaren denbora eta Estropada Batzordearen zuzentasuna.

1887an, Kopa ofizialki New Yorkeko Yate Klubaren jabetzakoa izatera pasa zen, baina "Deed of Gift" bezala ezagutzen diren baldintza batzuen pean, lehiaketaren oinarrizko egitura suposatzen dutenak. Agirian lehiaketa honetako lehen edizioetan gertatu ziren arazoak eragozteko klausulak daude.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amerika Kopa (Bela) Aldatu lotura Wikidatan