Txikipedia:Entsalada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entsalada mixtoa

Entsalada Egiptoko jatorria duen eta, oro har, hotzak jaten diren gordin edo prestatutako janari bat da. Normalean barazki hostoak daude oinarrian, baina, barazkiez gain, fruituak, haragiak, arrainak, itsaskiak…izan ditzake. Entsaladari olioa, gatza, eta azidoren bat jarri ahal zaio.

Entsalada motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fruituen entsaladak: Fruitu mota desberdinak dituzte osagaietan.
  • Entsalada epelak: Normalean zartaginean egin berri dauden osagai beroak dituzte.
  • Lekaleen entsalada hotza: Egositako lekaleen entsalada hotza da, normalean, ozpin-olioa jartzen zaio.
  • Entsalada sinpleak: Bat edo bi elementu dituzte normalean.
  • Entsaladillak: Entsalada mota hauek irina duten elementuetaz osatuta daude: patatak, azenariok… Hortaz aparte kontserbako arrainak edo itsaskiak izan ditzake.
  • Entsalada nahasia edo konposatua: Entsalada mota hauek izen propioa dute.
Entsalada grekoa
  • Barazki kozinatuak dituen entsalada: Barazki asko edo gehienak egosita edo erreta daude.

Barazkiak desinfektatzeko pausuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entsaladak komertzializatzeko edo saltzeko, ezinbestekoa da desinfektatzea, baina, etxean ere hori egitea komeni da.

  1. Lehenik,ur hotzetatik pasa behin baino gehiagotan, hondar edo zikin nagusiak kentzeko.
  2. Bigarrenik, harraska edo ontzi batean jarriko dugu barazki gordina eta jarri dugun ur kopuruari dagokion klora pastilla edo likidoa gehitu.
  3. Hori eta gero, barazkiak desinfektatzeko behar duen denbora utziko dugu
  4. Ondoren, ur hotzarekin barazkiak argituko ditugu.
  5. Azkenik, ongi xukatuko dugu, xukadera batekin, entsalada urik gabe jateko.

Entsalada bat egiteko osagai posibleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagaiak gordinik platerean jarri aurretik, entsalada hobeto gelditzeko saltsa mota desberdinak gehitu daitezte:

  • Entsaladak ontzeko erabil daitezken beste osagaiak:

         Zaipea, Soja saltsa, Chutneys saltsak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Entsalada. 2022-05-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  2. (Gaztelaniaz) Ensalada. 2023-01-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).