Txangurru

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txangurru
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Azpifiluma: Crustacea
Klasea: Malacostraca
Ordena: Decapoda
Infraordena: Brachyura
Familia: Majidae
Generoa: Maja
Espeziea: M. squinado
(Herbst, 1788)

Txangurrua[1] edo langusta-karramarroa[2] (Maja squinado) Brachyura azpiordenako krustazeo decapoda bat da. Neurri handiko karramarro migratzailea da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oskola arantza eta konkor handiz beteta dago eta 20 zentimetroko diametroa izan dezake, 250 eta 3.000 g inguru pisatzeraino.

7 edo 8 urte bizi dira naturan, Ozeano Atlantikoaren iparraldeko eremuetan eta Mediterraneo itsasoan. Organismo mota ugariz elikatzen da, hauen artean nagusienak honakoak direlarik: neguan algak eta moluskuak, udan berriz itsas trikuak eta itsas luzokerrak.

Emeak urteko lau aldiz ugaldu daitezke, eta 50.000-500.000 arrautza errun urtean.

Arrantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrantza otarrez edo sarez egiten da eta legezko tamaina minimoa 120 mm da.

Frantzia da ekoizle nagusia, urtean 5000 tona, ekoizpenaren %70. Erresuma Batuak %10, Anglo-normandar uharteak 6%, Espainiak %3, Irlandak %3, Kroaziak %2, Portugalek %1 ekoizten dute, eta gainontzekoa Montenegrok, Danimarkak eta Marokok,[3]

Sukaldaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Txangurru (gastronomia)»
Txangurrua Asturiasko El Rinconín Txoko edo Elkarte Gastronomikoan jateko prest.

Txangurrua oso estimatua da gastronomian, batez ere euskal sukaldaritzan. Aipatzekoa da Txangurrua Donostiako eran, mamia papurtu eta barazki saltsarekin nahastu ondoren oskola bete eta labean sartzean datzana.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txangurru Aldatu lotura Wikidatan