Wikipedia, Entziklopedia askea

Jentilak euskal mitologiako izaki erraldoi eta indartsuak dira.

Jentilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jentil hitza pertsona fedegabeei erreferentzia egiteko erabiltzen den hitza da. Izen horregatik pentsatzen da jentilak kristautasuna Euskal Herriko probintzia ezberdinetara iritsi aurretik lurralde horietan bizi ziren pertsona fedegabeak zirela. Kristautasuna heldu zenean jentilak mendira joan behar izan zuten bizitzera bakardadean. Dena den, herrietan bizi ziren fededunekin bakean bizi ziren.

Pertsonaia mitologikoa hauek Euskal Herriko harrespil, trikuharrien eta monumentu megalitikoen sortzaileak izan ziren. Gainera, lehen meatzariak, gari landatzaileak, errementariak eta errotariak ere izan ziren. Izaki indartsuak zirenez hainbat elizen eraikuntzatan ere lagundu zutela esaten da, hala nola, Ondarroan, Markinan, Zumarragan, Oñatin, Opakuan eta Urdiainen.

Trikuharria

Jentilen bizilekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jentilen bizilekuak honako hauek zirela esaten da:

Okabe harrespina Donibane Garazin

Elezaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait elezaharrek jentilen amaiera nolakoa izan zen kontatzen dute. Horien arabera, jentilek zeruan argi ezezagun bat ikusi zuten eta ezezaguna zenez jentil zaharrenarengana joan ziren hari galdetzea zer ote zen. Jentil agureak zeruko argia ikusi zuenean "Kixmi" (Jesus) jaio zela esan zuen eta euskal arrazaren amaiera zela. Hori esan zuenean bere burua amildegitik bota zuen eta gainontzekoak lurrazpira joan ziren ezkutatzera. Ezkutatu zirenean, sarrera jentilarriak itxi zuen.

Olentzero

Kondaira batek dio Olentzero izena zuen jentil bat kristautasunera hurbildu eta kristau bihurtu zela. Egun horretatik aurrera, Kixmiren etorreraren berri ematen du.