Eratsun
|
Eratsun |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Eratsun | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Malerreka |
||
| Alkatea | Francisco María Retegi Deskarga (Latargi) |
||
| Herritarra | eratsundar | ||
| Koordenatuak | 43°5′0″N 1°47′48″W / 43.08333°N 1.79667°WKoordenatuak: 43°5′0″N 1°47′48″W / 43.08333°N 1.79667°W | ||
| Eremua | 25,54 km2 | ||
| Garaiera | 532 m | ||
| Distantzia | 62 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31748 |
||
| Biztanleria | 159 bizt (2010) | ||
| Dentsitatea | 6,23 bizt/km² | ||
Eratsun (bertakoen hizkeran Eatsune) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerrekako eskualdekoa. 2010eko erroldaren arabera, herriak 159 biztanle ditu eta 532 metroko garaieran kokatzen da. Ezkurra ibaiak udalerri honen lursailak zeharkatzen ditu. Herritarrak eskualdean "txingurri gorriak" ezizenez ezagunak dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1192an Eratsun eta haran berdinean dauden Saldias eta Beintza-Labaiengo udalerrietako gizonezko herritar bakoitzari Antso VI.a Jakituna Nafarroako erregeari ordainsaria emateko erabakia hartu zuen, hots, urte bakoitzeko 4 soldata; alargunek etxean senarrik izan ez izanik soldata bakarra; txerriak izan ezkero soldata bakarra, bai gizonek zein alargunek, eta ez zezaten beste inolako ordainsaririk ordaindu behar izan. Eratsungo udalerriak 1431. urtearte eiurdea ("eyurdea") izeneko ordainsaria ordaindu zuen, baina urte honetan erregeak ordainsaria kendu eta behin-betiko erroldara bilakatu zuen. 1460an erregeak Eratsunek Martin Azpilikuetari ordaintzen zion ordainsaria dohaintzan eman zuen. 1633an Eratsungo udalerriak errege ondareari urteko 3 dukatu ordaintzen zizkion eta 170 dukatuekin berrerosia izan zen.
1841eko urrian eta betiere amaitu berria zen Lehen Gerra Karlistaren itzalpean, Jose Antonio Muñagorri udalerri honetan dagoen Zumarrista edo Sumarrieta burdinolan zela, Esparteroren jarraitzaile amorratua zen Ramon Elorrio txapelgorrien teniente zenak bertan soldadu batzuekin aurkeztu eta atxilotu egin zuen. Berehala Zumarrista edo Sumarrietatik hurbil dagoen Pillotasoro mendatean fusilatu zuten. Muñagorri erail zuten lekuan bertan oroigarri gisa harrizko gurutze bat ezarri zuten.
1855eko maiatzaren 1eko desamortizazioaren legearen ondorioz, 1863an udalerri honetan irina egiteko errota bat saldu zen[1].
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Eratsun, Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 62 kilometrora. Eratsunera ailegatzeko NA-170 errepidea Ezkurra eta Zubieta herrien arteko (Saldiasko lursailak ere igarotzen ditu) saihesbide batetik ateratzen den NA-4031 herri-errepidea hartu beharra dago, azken hau herriko plaza edo pilotaleku zaharrean amaitzen delarik.
Eratsunek, Goizuetarekin egiten du muga iparraldean, Ezkurrarekin mendebaldean, Saldiasekin ekialdean, eta Basaburuarekin hegoaldean.
[aldatu] Klima eta landaredia
Klima atlantiar ozeaniko epela da, zabalkunde termiko txikiak, eta prezipitazio ugariko klima alegia. Hilabete guztietan egiten du euri ugari, baita uda garaian ere. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa eta prezipitazioak 1.600 eta 2.000mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 180 inguru dira.
Bere lursailak baso handi eta zabalez beterik daude. Udalerriko zuhaitzik ugarienak pagoak dira, batez ere, mendilerroen iparraldean, udalerriaren hegoaldean dagoen gune menditsuan, eta Ezkurra udalerriaren mugatik hurbil. Horrez gain, herrigune eta gunerik lauenetan, haritz eta gaztainondoak ere aurki daitezke. Herriko lursailetan birlandaturiko 300 hektarea intsinis pinu inguru daude.
Eratsungo lursailak Ezkurra ibaiak zeharkatzen ditu, ibai honetan euren urak isurtzen dituzten erreka ugari ere badaude. Ezkurra ibaia Donezteben Bidasoa ibaiarekin elkartzen da.
[aldatu] Ondarea
San Millan eliza, estilo gotiko berantiarreko eraikina da. Elizak gurutze latindarraren oinarria, aurrealde zuzena, eta oinarri biribileko kanpaidorrea dauzka.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 405 | 437 | 448 | 468 | 454 | 434 | 450 | 456 | 326 | 239 | 195 | 173 | 172 |
2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi herrian.
| 2003ko biztanleria[2] | |||
|---|---|---|---|
| Izendapena | Kategoria | Biztanleria | |
| ERATSUN | 174 | ||
| Eratsun | Herrigunea | 174 | |
| Urrutiña | Herri ustua | ||
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Eratsungo jaiak irailaren 8an ospatzen dira, Ama Birjinaren egunean.
[aldatu] Artea
San Joan eta San Pauloren baselizak, hauetan ez da erromeriarik ospatzen, erromaniko garaian datatuak, gerora aski zaharberrituak.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe, Leitza eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
- Doneztebe - Elgorriaga - Ituren - Saldias - Eratsun - Ezkurra - Areso - Leitza - Lekunberri - Larraun - Irurtzun - Berriobeiti eta Iruñea
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an Pedro Antonio Deskarga Lizalde independentea aukeratu zuten alkate. Baliogabeko botoak zazpi izan ziren (emandako guztien %9,09) eta boto zuriak hamaika (%15,71). Abstentzioa %56,74koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Pedro Antonio Deskarga Elizalde (I) | 42 | Bai |
| Francisco Mitxelena Bazterrika (I) | 38 | Bai |
| Juan Fermin Grazenea Aldaia (I) | 35 | Bai |
| Francisco Maria Telletxea Kerexeta (I) | 31 | Bai |
| Manuel Retegi Arana (I) | 27 | Bai |
2011n ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, Latargi izenekoa. Alkate kargurako Francisco María Retegi Deskarga hautatu zuten; beste lau lagunekin batera udalbatza osatu zuen.
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: San Millan kalea z/g
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Pedro Antonio Deskarga Lizalde | Indep. |
| 2011-2015 | Francisco María Retegi Deskarga | Latargi |
[aldatu] Mendiak
[aldatu] Eratsundar ezagunak
- Juan Inazio Retegi edo Retegi I.a (1943-), pilotaria.
- Julian Retegi edo Retegi II.a (1954-), garai guztietako pilotaririk onenetakoa.
- Iosu Baleztena (1982-), pilotaria.
- Julen Retegi (1985-) edo Retegi Bi, pilotaria, Retegi II.aren semea.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ "La Desamortización civil en Navarra", Rafael Gómez Chaparro
- ↑ http://www.euskomedia.org/aunamendi/46542/27473?q=iru%F1arri&numreg=2&start=0 Euskomedia.org, Eusko Ikaskuntzaren webgunea
[aldatu] Kanpo loturak
- "Ttipi-ttapa" eskualdeko hedabide euskarazkoa (Euskaraz)
- Eratsuni buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunea. (Gaztelaniaz)
| Malerrekako udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|
|
Beintza-Labaien • Bertizarana • Donamaria • Doneztebe • Elgorriaga • Eratsun • Ezkurra • Ituren • Oitz • Saldias • Sunbilla • Urrotz • Zubieta |
||