Wikipedia, Entziklopedia askea

Ziliatu


Ziliatuak protozoo handiak dira. Batzuk, 2 mm arteko tamaina dute eta oso egitura konplexua dute. Ura dagoen edozein lekutan bizi daitezke (laku, ozeano, putzu eta lurrean), eta bertan hainbat kide dituzte, adibidez, parasitoak. Haien izenaren zergatia, inguruan dituzten zilioengatik (flageloen antzekoak dira zilioak, baina txikiagoak eta kopuru handiagoan) da eta hauek mugitzeko eta harremantzeko erabiltzen dituzte.[1]

Ziliatua (Stentor roeseli)

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelulabakarrak dira, nahiko handiak eta barne-egitura nahiko konplexua dute, horregatik, animalia txiki baten anatomian pentsaraztera eraman gaitzake, zelula baten anatomian pentsatu ordez.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Bakuolo uzkurgarria 2-Digestio-bakuoloa 3. Makronukleoa 4. Mikronukleoa 5. Zitoproktoa 7.Zitostoma 8. Zilioak
  • Haien gainazala zilioez beteta agertu daiteke, hauekin azkar mugitu ahal izanik.
  • Bi nukleo zelular dituzte, makro-nukleoa eta mikro-nukleoa, azken hau ugalketa sexualerako erabiliz.
  • Gehiengo eukarioto ziliatuek, fagozitosia egiten dute, prozesu honen bitartez elikatu ahal izanik.

Egitura nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1-Bakuolo uzkurgarria.

2-Digestio-bakuoloa.

3-Makronukleoa.

4-Mikronukleoa.

5-Zitoproktoa.

6-Zitostoma.

7-Zitostoma

8-Zilioak.

   Ba al dakizu   

Ziliatuen gehiengoak, bakuolo uzkurgarri bat baino gehiago izaten dituzte, eta hauen bitartez zelulatik ura jaso eta ondoren bota egiten dute, ondorioz presio osmotikoa eta oreka ionikoa mantentzeko. Hauek gehienetan izar forma izaten dute.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziliatuetan ugalketa asexuala mitosiaren bitartez ematen da eta ugalketa sexuala, berriz, elkarketaren bitartez.

Ziliatuen ohiko ugalketa, asexuala da, hau da, mitosiaren bitartez egiten dute eta ondoren erdibitu egiten dira. Hori dela eta, makronukleoa mikronukleoaren bitartez sortuko litzateke, azken hau handitze prozesu batetik igaro ondoren, eta segidan, makronukleoaren erdibitzea mitosiaren bitartez ematen da.

Paramecium caudatum Ehrenberg, 1833.

Ugalketa sexuala ematen denean, elkarketaren bitartez ematen da, bi zelula elkartzen direlako. Zelula bakoitzak besteari bere bi nukleo gametikoetako bat elkarbanatzen dute, ondoren bertako beste nukleo gametikoarekin elkartuz, ondorioz, zelula bakoitzean nukleo zigotiko diploide bat sortuz. [2]

Ziliatuen bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur-ekosistemetan bizi dira gehienetan, baina gehien bat ur gezan edo lurrean, azken hauetan forma marinoak badaude eta. Ziliatuen gehiengoak kutsadura ongi jasaten dute horregatik hondakin-uretan ere bizi daitezke. Hauek, partikula organikoak fagozitatuz bizitzen dira, baina gehien bat bakterio eta beste mikroorganismo batzuei esker bizi dira. [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Ciliophora. 2020-03-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ciliophora. 2020-03-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  3. (Gaztelaniaz) Ciliophora. 2020-03-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).