Udana

Koordenatuak: 43°00′54″N 2°21′39″W / 43.0150778°N 2.3607359°W / 43.0150778; -2.3607359
Wikipedia, Entziklopedia askea
Udana
Motamendate
Geografia
Map
Koordenatuak43°00′54″N 2°21′39″W / 43.0150778°N 2.3607359°W / 43.0150778; -2.3607359
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaOñati

Udanako mendatea Gipuzkoako hego-mendebaldean kokatuta dago eta Oñati eta Legazpi udalerriak lotzen ditu GI-2630 herri errepidearen bidez. Mendebaldean Olabarrieta auzo oñatiarra eta ekialdean Telleriarte eta Brinkola legazpiarrak ditu.

514 metroko altuera dauka.

Katabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdin antzinako meategia da, "Real Cía. Asturiana de Minas" konpainia asturiarrak 1872an sortua, XIX. mendearen azken hamarkadetan. 60 urte baino gehiagotan zehar materiala ustiatu zuten, 1935ean bertan behera utzi zuten arte. Blenda, galena eta kalamina izan ziren ateratako mineralak. Kalamina txirrikan Udanako mendateraino garraiatu eta bertan zeuden labe edo karobietan egosten zuten. Azkenik, gurdiz Norteko burdinbidearen Brinkolako geltokira eramaten zuten, eta hortik trenez Errenteriako Kaputxino penintsulan zegoen "Real Fábrica Asturiana de Minas" lantegiraino. Blenda eta galena, bestela, Kataberan bertan garbitu ondoren, Udanara eramaten zituzten.

Gaur egun oraindik ere ikus daitezke jarduera honen aztarnak: meatzarien barrakoiak, konprimigailua zegoen etxea, garbitegia eta aireko tranbiari eusten zioten harroin bi. Udanan, gainera, tranbia horren beste harroin baten hondarrak, ingeniariaren, arduradunaren eta meatzarien etxeak, bolborategia, bi karobi eta karga arranplak kontserbatzen dira.

Mendi inguruak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldean Aloñako eta Aizkorriko mendilerroak ditu kokatuta, eta Udana abiapuntua da bien artean dagoen Biozkornia lepora iristeko (1.200 m). Urola ibaia mendigune hauen magaletan sortzen da.

Bestela, iparraldean Gorostiaga edo Korosti mendia (947 m) eta inguruko mendigunea daude.

Euskara:Euskalkien arteko muga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarari dagokionez, Gipuzkoan Mendebaldeko euskara eta Gipuzkeraren arteko muga adierazten duen mendateetako bat da, Oñatin Mendebaldeko euskararen Deba Goienako hizkera mintzatzen den bitartean, Legazpin Gipuzkeraren Goierriko hizkera mintzatzen baita.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]