Ufa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ufa

—  Hiria  —
Ufa neguan.
Ufa neguan.
bandera

armarria

Izen ofiziala Уфа
Estatua
Barrutia
Subjektua
 Errusia
Volgakoa
Baxkortostan
Koordenatuak 54°45′00″N 55°58′00″E / 54.75000°N 55.96667°E / 54.75000; 55.96667Koordenatuak: 54°45′00″N 55°58′00″E / 54.75000°N 55.96667°E / 54.75000; 55.96667
Ufa non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Ufa
Eremua 753,7 km2
Garaiera 150 m
Biztanleria 1.062.319 bizt.
Dentsitatea 1.409,47 bizt./km²
http://www.ufacity.info

Ufa[1] (errusieraz: Уфа; baxkireraz; Өфө) Errusiako Baxkortostango Errepublikaren hiriburua da. Belaia eta Ufa ibaien elkargunean dago, Ural mendien oinetan[2]. Hiriak 50 kmko luzera du hego-mendebaldetik ipar-ekialdera eta 2010ean 1.062.319 biztanle zituen[3].

Uraletatik mendebalderako industriagune nagusietako bat da. Industria nagusiak petrolio-findegiak, ekipo elektrikoak, meatzaritzarako ekipoak, goma sintetikoa eta elikagigintza dira. Sei unibertsitate ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren jatorria Ivan IV.a Errusiakoak 1574an eraikiarazi zuen gotorleku bat izan zen. Mendi-muino batean eraiki zen. Bertakoek Ufa deitzen zioten («txikia» baxkireraz), eta hortik hartu zuen izena. 1802an Baxkiriako hiri nagusia zen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ufak klima kontinental hezea du, Köppen klima sailkapenaren arabera. Udak beroak dira, eta neguak hotzak. Urteko batez besteko tenperatura 3,7 °C da, baina alde handia dago negutik udara: urtarrileko batez besteko tenperatura -12,4 °C da, eta uztailekoa 19,7 °C. Hilabeterik euritsuena uztaila da (66 mm), eta lehorrena martxoa (32 mm).

Datu klimatikoak (Ufa)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 5.8 9.2 16.2 30.9 36.2 38.3 38.6 38.5 33.4 26.8 15.4 5.0 38.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −8.2 −6.8 0.2 10.9 19.9 24.6 25.9 23.5 17.2 8.7 −1.0 −6.9 9.0
Batez besteko tenperatura (ºC) −12.4 −11.8 −5.1 5.2 13.2 18.1 19.7 17.2 11.3 4.5 −4.2 −10.7 3.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −48.5 −43.5 −34.4 −29.7 −9.7 −1.2 1.4 −0.6 −6.8 −25.6 −35.1 −45.0 −48.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −17.0 −17.0 −10.4 −0.1 6.8 11.8 13.7 11.6 6.5 1.1 −7.5 −15.0 −1.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48 39 32 33 46 66 55 58 51 58 52 51 589
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11 8 7 7 7 9 9 9 9 11 11 11 109
Elur egunak (≥ 1 mm) 25 21 16 6 1 0.03 0 0 1 8 19 23 120
Eguzki orduak 58.9 96.1 155.0 216.0 279.0 288.0 288.3 251.1 165.0 80.6 51.0 40.3 1969.3
Hezetasuna (%) 83 80 77 69 60 67 71 74 76 79 83 83 902
Iturria (1): Pogoda.ru.net,[4]World Meteorological Organization (UN)[5]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (sun only)[6]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa
1811 1840 1863 1897 1914 1923 1926
9 200 16 500 16 500 49 300 99 900 84 100 97 400
1939 1959 1970 1979 1989 2002 2008
250 000 547 000 771 000 969 300 1 082 100 1 042 437 1 021 458

2010eko erroldaren arabera, etniaka honela dago banatuta populazioa Baxkortostango Errepublikan:

Etnia  %
Errusiarrak  % 36,1
Baxkirrak  % 29,5
Tatariarrak  % 25,4
Txuvaxak  % 2,7
Mariak  % 2,6
Ukarinarrak  % 10
Mordoviarrak  % 0,5
Udmurtak  % 0,5

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ufa Aldatu lotura Wikidatan