Ulrike Meinhof

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ulrike Meinhof

Ulrike Marie Meinhof 1934ko urriaren 7an jaio zen (Oldenburg) eta 1976ko maiatzaren 9an hil zen (Stuttgart). Kazetari bezala lan egiten zuen Alemaniako ezker erradikaleko militantea izan zen. Armada Gorriaren Frakzioaren (RAF) sortzaileetariko bat izan zen. "Anna" edo "Ranna" goitizenak erabiltzen zituen.

Filosofia, pedagogía, soziologia eta alemaniera ikasi zituen Marburgoko eta Münsterreko Unibertsitateetan Ikasle Sozialisten Mugimenduko (Sozialistischer Deutschen Studentenbund) kide izanik.

Gero, nuklearren aurkako mugimenduan inplikatu zen, ezker erradikaleko Konkret aldizkariko erredaktorea zelarik. 1970 urte inguruan, ezker marxistak erabiltzen zituen ohiko borroka neurrien eraginkortasun ezaren aurrean, Andreas Baader espetxetik ihes egiten lagundu zuen, eta ondoren, bankuen desjabetzetan (lapurretan) eta lantegi eta Ameriketako Estatu Batuen base militarren aurkako bonba bidezko atentatuetan parte hartu zuen. Alemaniako prentsak "Baader-Meinhof" taldea bezala izendatu zuen mugimendu hura. Taldeak egin zituen saiakera eta manifestu ugari Ulrikek berak idatzi zituen, hiriko gerrilla kontzeptua teorizatuz, gizaki komunaren esplotazioa eta sistema kapitalistaren inperialismoa borrokatzeko erabilia.

1972an atzemanda Langenhagenen, 8 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Behin betiko epaiketa garatzen ari zen bitartean, non fiskalak biziarteko zigorra eskatzen zuen, 1976ko maiatzaren 9an (Bigarren Mundu Gerran nazien porrotaren urteurrena) hilda aurkitu zuten bere gelaxkan, teilatuan urkaturik. Gobernu alemandarrak bere buruaz beste egin zuela argudiatu zuen, ikerketa batzorde batek tesi hori bultzatu zuelarik. Izan ere, oraindik kasuarekiko zalantza ugari dago eta baliteke Gobernuaren erailketa bat izatea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ulrike Meinhof Aldatu lotura Wikidatan