Unidad Vizcaína

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unidad Vizcaína
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
IdeologiaEspainiar nazionalismoa, liberalismoa eta kontserbatismoa
Kokapen politikoaeskuin politiko
Agintea
LehendakariaAdolfo Careaga Fontecha
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1992ko urtarrilaren 3a

Unidad Vízcaína (UV) alderdi politiko bat izan zen, 1992ko urtarrilaren 3an Bilbon aurkeztua. Adolfo Kareaga, UCD alderdiko kide ohia eta Alderdi Popularreko diputatu ohia zenak sustatu zuen, eta bera izan zen alderdiko lehendakaria.

Sustatzaileek alderdia antinazionalista eta Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegotik bereiztearen aldeko definitu zuten. Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politika aldatzea zen alderdiaren helburuetako bat, euskarak gastu handia ekartzen zuela defendatzen zutelako, eta euskara batuaren aurkako jarrera agertu zuten "ETAren ideologoek sortutako jargoi bat" zela iritzita[1].

Gasteizek EAEn zuen gehiegizko zentralismoa ere salatu zuen alderdiak, eta euskal herrialdeetako erakundeak Espainiaren barruan atxikitzearen alde zegoen. Alderdia, Unidad Alavesak defendatzen zituen posizioetatik gertu zegoela zioten sortzaileek, baina ez zutela UAren ideologia sozialdemokratarekin bat egiten.

Unidad Vizcaína alderdia ez zen sekula hauteskundeetara aurkeztu, ondorioz ez zuen ordezkaririk izan inongo erakundetan[2].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Larrauri, Eva. (1992-01-03). «Unión Vizcaína propone el "exterminio" para acabar con ETA» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  2. (Gaztelaniaz) Angulo, Gorka. (2009-05-20). «Adolfo Careaga, un liberal de Neguri» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).