United Airlinesen 93 hegaldia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
UA93 path.svg
United Airlinesen 93 hegaldiaren ibilbidea
Bahiketaren laburpena
Data 2001eko irailaren 11a
Tokia Somerset konderria (Pennsylvania)
Bidaiariak 37 (4 bahitzaile eta 7 tripulazio)
Hegazkin mota Boeing 757
Jatorria Newark
Helmuga San Francisco

United Airlinesen 93 hegaldia Ameriketako Estatu Batuetan egon zen hegaldi komertziala zen. Newarkeko New Jersey) Newark Liberty nazioarteko aireportutik irten eta Kaliforniako San Francisco zuen helburu. Al Kaidako 5 terroristen hegazkina bahitu zuten eta Etxe Zuriaren edo AEBetako Kapitoliaren aurka talka egin nahi zuten, baina bahitzaile, tripulazio eta bidaiaren arteko borrokaren ondorioz, Pennsylvania estatuko Somerset konderriko zelai batean erori ziren. Bere helburura iritsi ez zen 4 hegazkinetako bakarra izan zen. Bahiketa hau 11-Seko atentatuetan parte hartu zuen hegaldietako bat izan zen.

Hegazkina goizeko 09:28etan irten zen Newark aireportutik, baina terroristek hegazkina bahitu zuten. Tripulazio hainbat kide hil zituzten hegaldian, hala nola pilotua, pilotuaren laguntzailea eta azafata bat.

Bahiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaiari batek bere senarrari eginiko deia arazoaz mintzo:

"Jack, maitea, entzuten nauzu? Ados. Bakarrik esan nahi dizut, hegazkinarekin arazo txiki bat dagoela. Ondo nago. Guztiz ondo nago. Bakarrik zenbat maite zaitudan esan nahi dizut."
Lauren Grandcolas bidaiariak utzitako mezua 09:39:21etan.[1]

Bidaiariek eta tripulazioak liskarrak izan zituzten hegazkinean zihoazen Al Kaidako 4 terroristekin. Borrokan ibili ziren hegazkinaren kontrola berreskuratzeko asmoz, baina azkenean lurraren aurka egin zuen talka, Pennsylvanian nonbait. Borroka hastear zeudela honako hau esan zuen bidaiarietako batek:

"Mutilok prest zaudete? Ados. Has gaitezen!"
Todd Beamer-en hitzak Lisa Jefferson aire-kontroladoreak entzundakoak 09:55etan.[2]
Hegazkineko bidaiaren aldeko oroitarria istripua izan zen lekuan.

Hegazkinean zihoazen terroristak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: United Airlinesen 93 hegaldia Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 40°03′04″N 78°54′17″W / 40.05111°N 78.90472°W / 40.05111; -78.90472