Urin gastriko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Urin gastrikoa urdaileko paretako guruinek jariatzen duten likidoa da, janarien digestio kimikoa errazten duena.

Bere osagai nagusiak hauek dira: ura, azido klorhidrikoa (ClH), mukia, elektrolitoak eta hainbat entzima (pepsina, errenina eta lipasa gastrikoa). Giza gorputzak 2 litro/eguneko jariatzen ditu.

Urin gastrikoen entzimek proteinak eta lipidoak degradatzen dituzte. Bestalde, urdaileko zelula parietalek ClH ekoizten dute, pepsinaren sorreran zeregin oso garrantzitsua betetzen duena (ClH-ren ezean pepsina ez baita sortzen).

Urin gastrikoa oso azidoa da (pH=1-2). Likido honi esker, urdailean elikadura boloa kimo izeneko ahi batean bihurtzen da.

Urin gastrikoaren jariaketa estimulu psikiko zein kimiko-hormonalen menpe dago. Estimulu psikikoak erreflexu baldintzatuak dira, Pavlov-ek bere txakurrekin egindako esperimentu ospetsuetan agerian utzi zuenez.