Uwe Seeler
Wikipedia(e)tik
Uwe Seeler (Hanburgo, Alemania, 1936) futbolari profesional ohia da. Bere hiriko futbol-taldean hasi zen jokatzen, eta hantxe jarraitu zuen bere karrera guztian. Aurrelari gisa jokatzen zuen, eta oso jokalari saiatua eta arriskutsua zen. Hiru aldiz eskuratu zuen Alemaniako jokalari onenaren saria, eta Bundesliga (1960) eta Alemaniako futbol kopa (1963) irabazi zituen bere taldearekin. Alemaniako Errepublika Federaleko selekzioarekin 72 partida jokatu zituen, besteak beste, 1958, 1962, 1966 eta 1970. urteetako Munduko Txapelketetan. Pelérekin batera, bera izan da txapelketa horretako azken lau faseetan golak sartu dituen jokalari bakarra.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.