Valentí Almirall
Valentí Almirall politikari katalana izan zen (Bartzelona, 1841 - Bartzelona 1904). Pi i Margallen Alderdi Errepublikazale Federalean abiatu zen politika-alorrean (1868). Tortosako Itunaren antolatzaileetariko bat izan zen (1869). Bi egunkariren sortzaile eta zuzendaria: El estado catalán (1869) eta Diari català (1879), katalanez egindako lehen egunkaria. Kataluniako estatuaren aldarrikapen-saioan esku hartu zuen; saio hori Pi i Margallek eragotzi zuen (1873). Lehengo alderdia utzirik, Centre Català (1882) eraiki zuen Kataluniako autonomiaren alde zeuden guztiak biltzeko asmoan. 1885ean Alfontso XII.ari aurkezturiko Memorial de agravios delakoaren idazleetariko bat izan zen. Almirallen obra nagusiak: España tal cual es (1886) eta Lo catalanisme (1886).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.