Vendôme zutabea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vendôme Zutabea (2007)

Koordenatuak: 48°52′03″N 2°19′46″E / 48.867469°N 2.329414°E / 48.867469; 2.329414

Vendôme zutabea (frantsesez Colonne de Vendôme) Parisko monumentu bat da, Vendôme Plazan dagoena, hiriko lehen barrutian. Denboraren igaroan Austerlitzeko zutabea bezala ere deitua izan da. Napoleon Bonaparteren aginduz eraikia izan zen, Austerlitzeko guduan lortu zuen garaipena ospatzeko. Bertara, Madeleine, Tuileries eta Opera metro geltokietatik hel daiteke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere garaiera 44 metrokoa da, eta, bere batez besteko diametroa 3,60koa. Erromatar jeneralez jantzitako Napoleonen estatua batekin koroatua dago, August Dumontek zizelkatua, eta bere iloba zen Napoleon III.ak eraikitzea agindu zuena. Frantziarrek, Austerlitzeko guduan etsaiari kendutako kanoien brontze urtuzko txapa batekin estalia dago, gerra eszenak irudikatzen dituzten baxuerliebeekin apaindua. Artista ezberdinek parte hartu zuten bere diseinu eta apainketan. Nabarmenen artean, honako hauek daude:

  • Jean-Joseph Foucau 6 baxuerlieberen egilea
  • Louis Boizot
  • Bosio
  • Bartolini
  • Claude Ramey
  • Corbet
  • Ruxthiel

Barneko eskailera batek goialdera iristea ahalbidetzen du, non behatoki bat dagoen. Bere oinarrian, plaka bat dago, non, latinez, hau irakur daitekeen:

NEAPOLIO IMP AVG
MONVMENTVM BELLI GERMANICI
ANNO MDCCCV
TRIMESTRI SPATIO DVCTV SVO PROFLIGATI
EX AERE CAPTO
GLORIAE EXERCITVS MAXIMI DICAVIT

Errepublikaren irudi bat ordezkatu zuen, honek, aldi berean Louis XIV.a Frantziakoaren zaldigaineko estatua bat ordezkatu zuelarik.

Bere diseinua Trajanoren zutabean oinarritzen da, monumentu hau, Erroman dagoena, oso-osorik haitzurdinez eginda egotearen ezberdintasun bakarrarekin. Parisen, antzerako beste monumentu batzuk ere daude, Uztaileko zutabea (Colonne de Juillet), Bastillako plazan

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Komunaren gertaeretan, Frantziar-Prusiar Gerraren ondoren, zutabea behera bota zuten, basakeriari, militarismoari eginiko monumentutzat jo baitzen, baita nazioarteko zuzenbidearen ezeztapen bat ere. Gustave Courbet margolaria, gertaeren arduradun egina, gartzelan sartua izan zen eta zutabearen konponketaren gastuak ordaintzera kondenatua izan zen, xoxik gabe utzi zuena.

Komunaren ondoren, zutabea zaharberritua izan zen eta horrela kontserbatzen da egundaino.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vendôme zutabea Aldatu lotura Wikidatan