Venus ispilukoa
Wikipedia(e)tik
| Venus ispilukoa |
| Diego Velázquez, 1647-1651 |
| olioa oihal gainean |
| 122 × 177 cm |
| National Gallery |
Venus ispilukoa (gaztelaniaz, La Venus del espejo) Diego Velázquezek 1647tik 1651ra bitarte egindako margolana da, ziur asko Italian zegoela. Egun National Galleryn dago, Londresen.
Venus jainkosa ageri da, jarrera sentsualean, ohe baten gainean eta Kupido semeak eusten dion ispiluari begira. Lan honek aurrekariak ditu: Giorgioneren Venus lotan (1510 i.) eta Tizianoren Urbinoko Venus (1538), esaterako. Margolan honetan, Venusentzat erabiltzen ziren bi pose, ohatze baten gainean egotea eta ispilu bati begira egotea, batera erabiltzen ditu Velázquezek.