Giorgione

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Giorgione
Giorgione
Giorgioneren burupotreta, David irudikatuz.
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Giorgio Barbarelli da Castelfranco
Jaio 1477 aldean
Castelfranco Veneto (Veneziako Errepublika)
Hil 1510eko azaroaren 7a[1]
Venezia (Veneziako Errepublika)

Giorgione (Castelfranco Veneto, 1477 aldean - Venezia, 1510), jaiotza-izenez Giorgio Barbarelli da Castelfranco, Goi Pizkundeko italiar margolaria izan zen[1].

Vasarik idatzitako Pintore, eskultore eta arkitekto bikainenen bizitzak liburuan agertzen den arren[1], oso datu zehatz gutxi ezagutzen dira Giorgioneri eta bere obrari buruz: Giovanni Bellinirekin ikasi zuela Venezian, eta haren hamabi bat pintura gordetzen direla. Hala ere, bere eragina oso handia izan zen, Tizianorengan, batez ere. Oso gazterik hil zen, izurri bubonikoak jota, ziur aski. Giorgione izan zen itzaletan kolore nahastua erabili zuen lehen margolaria. Margolanik ezagunenak Pala di Castelfranco (1502 aldean, Duomo, Castelfranco Veneto), Ekaitza (Tempesta, 1505-1508, Gallerie dell'Accademia, Venezia), Hiru filosofoak (Tre filosofi, 1506-1508, Kunsthistorisches Museum, Viena), Lauraren erretratua (1506, Kunsthistorisches Museum, Viena) eta Fondaco dei Tedeschiko (Venezia) fresko zati bat dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Giorgione Encyclopædia Britannica Online. Retrieved 30 November, 2012

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giorgione Aldatu lotura Wikidatan