Verdungo gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Verdungo gudua
Mendebaldeko FronteaLehen Mundu Gerra
French trench battle.jpg
Frantziar lubaki bat
Data 1916ko otsailaren 21a - abenduaren 18a
Lekua Verdun-sur-Meuse ( Frantzia)
Emaitza Frantziar garaipena
Gudulariak
Frantzia Frantzia Alemania Alemaniar Inperioa
Buruzagiak
Philippe Pétain
Robert Nivelle
Erich von Falkenhayn
Indarrak
30.000 soldadu (hasieran)
1.000.000 soldadu (amaieran)
150.000 soldadu (hasieran)
1.000.000 soldadu (amaieran)[1]
Galerak
377.000–542.000 (horietatik 162.308 hildako edo desagertu) 336.000–434.000 (horietatik 100.000 hildako)
Artikulu hau Lehen Mundu Gerrako guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Verdun».

Verdungo gudua Lehen Mundu Gerrako luzeena eta, Sommeko guduaren ondoren, bigarren latzena izan zen. 1916ko otsailaren 21etik abenduaren 18ra Frantziako ipar-ekialdean dagoen Verdun herriaren inguruan frantziar eta alemaniar armadek elkar borrokatu zuten, guztira 250.000 hildako eta 500.000 zauritu baino gehiago izanik.

Gudu honetan Robert Nivelle frantziar komandanteak «Ez dira pasatuko!» («Ils ne passeront pas») esaldi ospetsua esan zuen.

Lehen Mundu Gerrako Mendebaldeko Frontean kokatzen zen gudua, eta 1916. urteko otsailaren 21etik abenduaren 19ra bitartean iraun zuen. Frantziako eta Alemaniako armadek borrokaldi armatuak izan zituzten Frantziako ipar-ekialdeko Verdun inguruan, frantsesen garaipenarekin.

Otsailaren 21ean Gudua hasi zenean, frantses armadak 30.000 lagun inguru zituen Verdunen; alemanak, ostera, 150.000 lagun inguru ziren. Armaz ere frantsesak hasieran gutxiago ziren, baina guduaren iraupenarekin aldaketak gertatu ziren, eta amaieran bai frantsesak bai alemanak milioi bana lagun ziren borrokaldietan. Azkenean, frantsesek 377.000–542.000 lagun galdu zituzten denera (162.308 gutxienez hilda edo desagertuta); eta alemanek 336.000–434.000 lagun galdu zituzten, 100.000 inguru hilda.

Borrokaldiak egin ziren eremuetan, inoiz identifikatu ez diren alde bietako milaka soldaduen omenez oroigarria eraiki zuten, nahasita baitzeuden.

Aurrekariak eta gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Verdungo lurraldea menperaezina izan zen historian zehar, hasi Atilarenetik eta Frantzia-Prusia Gerrara arte. 1914. urtean zeharo gotortuta zegoen eta artilleria-baliabideak zituen; ikurra zen. Hala ere, Gerra hasieratik alemanen taktika frantses armada zeharo ahultzea zenez, 1916. urterako frantsesen Verdungo gotorlekua ahulduta zegoen.

Hala ere, alemanek 1916. urteko otsailaren 12an erasoa jotzeko asmoa bazuten ere, astebete atzeratu behar izan zuten eguraldi txarrarengatik. Tarte horretan frantsesek indarrak eskuratzeko astia izan zuten, eta baliabide berriak heldu ahala gudua luzatzen joan zen.

Bien bitartean, Aliatuek Sommeko guduari ekin zioten 1916. urteko uztailaren 1ean, eta alemanak Verdundik baliabideak bidali behar izan zituzten Sommera. Gudu hura garailerik gabe amaitu zen, baina Lehen Mundu Gerrako gudurik odoltsuena izan zen.

Ondorioz, 1916. urtearen amaierarako armada alemana ahituta zegoen, eta frantsesek kontraeraso bortitzak jo zituzten. Alemanek ez zuten lortu frantses armada zeharo ahultzeko helburua, alde bietan baja mordoa izan ziren arren. Frantziarako Verdungo Gudua euren lurraldearen defentsaren ikur bihurtu zen. Alemanentzat Verdun gune estrategikoa zen, baina Frantziako kamioi-garraioa Alemaniako trenbide bidezkoa baino eraginkorragoa izan zen une horretan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Verdungo gudua

Koordenatuak: 49°21′31.54″N 5°36′17.88″E / 49.3587611°N 5.6049667°E / 49.3587611; 5.6049667