VfB Stuttgart

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
VfB Stuttgart
Ezizena(k) Die Schwaben (suaboak)
Sorrera 1893
Futbol zelaia Mercedes-Benz Arena
(Edukiera: 60.441)
Presidentea Alemania Gerd E. Mäuser
Entrenatzailea Alemania Bruno Labbadia
Liga Bundesliga
2011-12 Bundesliga, 6.
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

VfB Stuttgart (izen osoa Verein für Bewegungsspiele Stuttgart 1893 e. V.) Alemaniako futbol talde ezagunetako bat da. Stuttgarteko taldeak bost Bundesliga, hiru Kopa eta hiru UEFA Intertoto Kopa irabazi ditu.

Historia [aldatu]

Stuttgarter FV (1893an rugby talde gisa sorturikoa) eta Kronen-Club Cannstatt (1897) taldeek bat egin zuten 1912an Verein für Bewegungsspiele Stuttgart 1893 e. V. eratzeko.

1935ean Liga irabazteko zorian egon ziren baina FC Schalke 04k 4-6 irabazi zuen partida. Lehenengo tituluak Bigarren Mundu Gerraren ondoren iritsi ziren, 1950 eta 1952ko Ligak eta 1954 eta 1958ko Kopak hain zuzen ere. Ondoren garai txarrak iritsi ziren taldearentzat, diru arazoak lehenik eta bigarren mailara jeistea ondoren.

1977an lehen mailara itzuli zen taldea eta 1979an bigarren egin zuen ligan. 1984ean ordea hirugarren Bundesliga irabazi zuen Helmut Benthaus entrenatzaile zela. 1989an UEFA Kopako finalera iritsi zen Jürgen Klinsmann aurrelari zuela, baina Maradonaren SSC Napolik irabazi zion. 1992an laugarren Bundesliga eta 1997an hirugarren kopa irabazi zuen.

XXI mendea nahiko arrakastatsua izan da, Liga bat (2007) eta hiru UEFA Intertoto Kopa irabazi dituelarik.

Palmaresa [aldatu]

Alemanian:

  • Bundesliga (5): 1950, 1952, 1984, 1992, 2007
  • Kopa (3): 1954, 1958, 1997
  • Superkopa (1): 1992

Europan:

Jokalari ezagunak [aldatu]