Jürgen Klinsmann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jürgen Klinsmann
Jürgen Klinsmann
Datu pertsonalak
Jaio 1964ko uztailaren 30a
Göppingen (Alemania)
Posizioa aurrelaria
Garaiera 1.81
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
1981-1984
1984-1989
1989-1992
1992-1994
1994-1995
1995-1997
1997-1998
1997-1998
Stuttgarter Kickers
VfB Stuttgart
Inter Milan
AS Monaco
Tottenham Hotspur
Bayern Munich
Sampdoria
Tottenham (utzita)
61 (22)
155 (79)
95 (34)
65 (29)
41 (21)
65 (31)
8 (2)
15 (9)

Jürgen Klinsmann (Göppingen, 1964ko uztailaren 30a - ) Alemaniako futbol jokalari ezagunenetakoa da. Aurrelari izanik txapelketa ugari irabazi zituen klub mailan eta Alemaniako selekzioan ere historiako golegile handienen artean dago. Gaur egun Estatu batuetako selekzioaren entrenatzailea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stuttgarten hasi zuen bere kirol ibilbidea, hasieran bigarren mailoan ari zen Stuttgarter Kickers talde apalean eta ondoren hiriko klub indartsuena den VfB Stuttgart taldean. 1987-88 denboraldian Bundesligako jokalari onena aukeratu zuten eta oraindik ahaztu gabe dago Bayern Munichi "guraize" eran sarturiko gol ikusgarria. Denboraldi hartan bertan egin zuen debuta Alemaniako selekzioan. Guztira nazioarteko sei txapelketa jokatu zituen selekzioarekin eta historiako hirugarren golegilea bihurtu zen, partida geheien jokatzu dituztenen artean ere hirugarrena delarik.

Stuttgarten eginiko lan bikainak Europako kluben arreta piztu zuen eta Milanera joan zen bertako Internazionale taldean aritzera. Bere joko onaz gain italiera ikasi eta zeukan izaera zabalagatik Italiako Ligako atzerritarrik maiteena bihurtu zen. 1990an gainera Italian bertan jokaturiko Munduko Txapelketa irabazi zuen Alemaniarekin.

Hurrengo urteak AS Monaco taldean egin zituen eta 1994ean Londresko Tottenham Hotspur FC-k fitxatu zuen. Alemaniarra izanik ez zen oso ongi hartua izan. Kazetariek zioten gainera arean errazegi botatzen zuela bere burua. Klinsmannek debuta egin zuen partidan gola sartzerakoan ospatzeko bere burua lurrera bota zuen. Bere umore zorrotzak berehala maitatua izatera eraman zuten.

Sei urte Europako hainbat herrialdetan ibili ondoren Alemaniara itzuli zen, Municheko Bayernera hain zuzen, eta UEFA Kopa irabazi zuen bertan. 1997an berriz ere Italia aldera egin zuen, oraingoan UC Sampdoriara, baina denboraldi erdian Tottenhamera itzuli zen, italiarrek utzita, eta bertan eman zion amaiera bere kirol ibilbideari.

Entrenatzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako futbol ligaren bultzatzailea izan zen Los Angeles Galaxy taldearekin. 2004ko uztailaren 16an ordea Alemaniatik deitu zioten bere selekzioa zuzen zezan. Etxean antolatzekoa zen Munduko Futbol Txapelketaren hasieran kritika ugari jaso zituen baina berehala selekzioaren jokoak zaletuak konbentzitu zituen eta azkenean hirugarren postua lortu zuten alemaniarrek.

2006an bere kargua utzi zuen eta Estatu Batuetako selekzio gida zezan eskatu zioten arren ez zen akordio batetara iritsi eta 2008an Municheko Bayernen entrenatzaile bihurtu zen. 2010an Ipar Amerikarako bidea hartu zuen, hasieran Toronto FC talde kanadarra gidatuz eta 2011etik aurrera Estatu batuetako selekzioaren entrenatzaile delarik.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdeetako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako selekzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jürgen Klinsmann Aldatu lotura Wikidatan