Borussia Dortmund

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Borussia Dortmund
Ezizena(k) Die Schwarzgelben (beltz-horiak)
Sorrera 1909
Futbol zelaia Signal Iduna Park (Westfalenstadion)
(Edukiera: 80.720)
Presidentea Alemania Reinhard Rauball
Entrenatzailea Alemania Jürgen Klopp
Liga Bundesliga
2011-12 Bundesliga, 1.
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Borussia Dortmund (izen osoa Ballspielverein Borussia (BVB) Dortmund) Alemaniako futbol talde handienetako bat da, Bundesligako gaur egungo txapelduna izateaz gain UEFAko Txapeldunen Liga eta Nazioarteko Futbol Kopa ere irabaziak baititu. Etxeko partiduak Signal Iduna Park estadioan jokatu ohi ditu.

[aldatu] Historia

Parrokia katoliko batetako langileek sortu zuten taldea 1909ko abenduaren 9an. Borussia izena (Prusiaren izen latinizatua) taldea babesten zuen garagardo markak ezarria da. Lehenengo garai handia 50. hamarkada bukaeran eta 60 hasieran izan zuen, Bundesliga hasi aurreko ligan hiru aldiz gailendu baitzen. Nazioarteko kopa bat irabazi zuen lehen talde alemaniarra ere izan zen, 1966an irabazitako Europako Errekopa hain zuzen ere.

Garai onenak 90. hamarkadan ezagutu zituen. 1995 eta 2002 artean 3 Bundesliga, 2 superkopa, UEFAko Txapeldunen Liga bat eta Kontinente arteko Futbol Kopa bat irabazi zituen.

Diru arazoek taldea ia desagertarazi zuten 2005ean, baina buelta eman dio eta azken hiru ligak irabazi ditu. Zaleen laguntzarik ez zaio falta, izan ere Europan batezbesteko ikusle gehien dituen kluba da.

[aldatu] Palmaresa

Alemanian:

  • Bundesliga (8): 1956, 1957, 1963, 1995, 1996, 2002, 2011, 2012
  • Kopa (3): 1965, 1989, 2012
  • Alemaniako Superkopa (4): 1989, 1995, 1996, 2008

Nazio artean:

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak