Vientian

Wikipedia(e)tik
Vientiane» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Vientian

Vientian
Izen ofiziala ວຽງຈັນ (Vientiane)
Estatua LaosLaos
Estatua LaosLaos
Prefektura Vientiane
Koordenatuak 17°58′N 102°36′E / 17.967°N 102.600°E / 17.967; 102.600Koordenatuak: 17°58′N 102°36′E / 17.967°N 102.600°E / 17.967; 102.600
Vientian Laos-n dago
Vientian

Vientian[1][2] (laoseraz ວຽງຈັນ) Laosko hiriburua da. Hiria ibai portua da, Mekong ibaiaren haranean, errepublikaren erdialdean, Thailandiako mugatik hurbil. 2005ean Vientianek 200.000 biztanle inguru zituen eta bere metropolitar guneak, hau da, Vientian prefekturak 700.000 biztanle inguru. Vientian izen bereko prefekturan dago. Hiria Wattay nazioarteko aireportuak zerbitzatzen du. Laosko eta izen bereko probintziako hiriburua eta ibai portua, Mekong ibaiaren ertzean.

Eduki-taula

Ondarea[aldatu]

Aipagarria da 1566. urteko That Luang tenplu ikusgarria, frantsesen kolonia garaian berritua.

Ekonomia[aldatu]

Nekazaritza produktuen merkataritza (arroza, artoa, haragia) eta industria (janari industria, zurgintza, ehungintza, tabakogintza, kimika industria, larrugintza, altzairugintza, burdingintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Historia[aldatu]

XIII. mendean sortu zuten hiria eta XVI. mendean Laosko erreinuko hiriburu egin zuten. 1778an Siamgo estatuak hartu zuen. 1828an Phya Bodin jeneral siamdarrak hiria suntsitu zuen. Laos Frantziaren protektoratu izan zen garaian hiriburua izan zen eta 1957. urtean Laos burujabeko hiriburu egin zuten.

Klima[aldatu]

Datu klimatikoak (Vientian)
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 28.4 30.3 33.0 34.3 33.0 31.9 31.3 30.8 30.9 30.8 29.8 28.1 31.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16.4 18.5 21.5 23.8 24.6 24.9 24.7 24.6 24.1 22.9 19.3 16.7 21.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 7.5 13.0 33.7 84.9 245.8 279.8 272.3 334.6 297.3 78.0 11.1 2.5 1660.5
Euri egunak (≥ 1 mm) 1 2 4 8 15 18 20 21 17 9 2 1 118
Eguzki orduak 254.2 217.5 217.0 225.0 207.7 153.0 148.8 136.4 138.0 248.0 234.0 257.3 2436.9
Iturria (1): World Meteorological Organization[3]
Iturria (2): Hong Kong Observatory.[4]

Banaketa administratiboa[aldatu]

Vientian hiria bost barrutitan banatzen da:

  • Chantabuly
  • Hadxaifong
  • Sikhottabong
  • Sisattanak
  • Xaysetha

Ikus, gainera[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]

  1. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, Euskaltzaindia
  2. Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11 .
  3. , http://www.worldweather.org/121/c00235.htm .
  4. Climatological Information for Vientiane, Laos, accessed 24 April 2012.

Kanpo loturak[aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Vientian


Geografia
Laos
Artikulu hau Laosko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.