Vietnamgo Beteranoen Memoriala

Koordenatuak: 38°53′28″N 77°02′52″W / 38.8911°N 77.0478°W / 38.8911; -77.0478
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vietnamgo Beteranoen Memoriala
Vietnam Veterans Memorial
 AEBko Leku Historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Barruti federalKolunbiako Barrutia
Ameriketako Estatu Batuetako hiri Washington
Koordenatuak38°53′28″N 77°02′52″W / 38.8911°N 77.0478°W / 38.8911; -77.0478
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1982ko azaroaren 13a
KudeatzaileaParke Nazionalen Zerbitzua Parke Nazionalen Zerbitzua
Ondarea
AEBko Leku Historikoa01000285
Kontaktua
Helbidea5 Henry Bacon Dr NW, Washington, DC 20002
Webgune ofiziala

Vietnamgo Beteranoen Memoriala, ingelesez Vietnam Veterans Memorial, Vietnamgo Gerran borrokatu ziren soldadu estatubatuarren omenezko monumentua da. Washington D.C.ko National Mall delakoan dago, Washington Monumentuaren eta Lincolnen Memorialaren artean kokatua.

Ezaugarriak eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Granito beltzeko horma bat da funtsean, Vietnamgo Gerran hildako 57.939 soldaduren izenak dituena.[1][2][3][2] Monumentua 1982ko urriaren amaieran osatu zen eta 1982ko azaroan inauguratu.[4]

Maya Lin diseinatzaileak proiektatu zuen monumentua da. 1981ean, 21 urte zituela eta oraindik ere graduatu aurreko ikaslea zela, Linek diseinu publikoko lehiaketa handia irabazi zuen Vietnamgo Beteranoen Monumentua diseinatzeko (1.422 lan aurkeztu ziren)[5].

Beteranoen Monumenturako Linek aurkeztu zuen egitasmoa, eta emaitza, elurra egindako egun batean. Beteranoen Monumenturako Linek aurkeztu zuen egitasmoa, eta emaitza, elurra egindako egun batean.
Beteranoen Monumenturako Linek aurkeztu zuen egitasmoa, eta emaitza, elurra egindako egun batean.


Diseinu irabazlea eztabaidagarria izan zen hasieran, zenbait arrazoirengatik: diseinu minimalista, esperientzia profesionalik eza eta egilea jatorriz asiar etnia batekoa zela ere leporatu zitzaion. Idazle baten arabera. Kritika batzuk bizirik atera ziren beteranoen izenak baztertzearen aurka agertu ziren; beste batzuk, berriz, granitoaren itxura ilunaz kexatu ziren, Vietnamgo gerrarekiko jarrera negatiboa adierazten zuela argudiatuz. Lin-ek bere diseinua defendatu zuen AEBko Kongresuaren aurrean, eta konpromiso bat erdietsi zen geroago: Hiru soldaduak izeneko soldadu-talde baten brontzezko irudikapena eta bandera estatubatuar bat gehitu ziren Linen diseinuaren ondoan jartzeko.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Vietnam Veterans Memorial. Library of Congress.
  2. a b Facts and Figures. Vietnam Veterans Memorial Fund.
  3. (Ingelesez) «Frequently Asked Questions» Vietnam Veterans Memorial Fund.
  4. History. Vietnam Veterans Memorial Fund.
  5. (Ingelesez) Klein, Christopher. «The Remarkable Story of Maya Lin’s Vietnam Veterans Memorial» Biography (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  6. Favorite, Jennifer K.. (2016-07-02). «'We Don't Want Another Vietnam': The Wall, the Mall, History, and Memory in the Vietnam Veterans Memorial Education Center» Public Art Dialogue 6 (2): 185–205.  doi:10.1080/21502552.2016.1205862. ISSN 2150-2552..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]