Washington monumentua
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Washington monumentuaren irudia. |
||||
| Herria | Washington Hiria | |||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 38°53′22″N 77°02′07″W / 38.88944°N 77.03528°WKoordenatuak: 38°53′22″N 77°02′07″W / 38.88944°N 77.03528°W | |||
| Garaia | 1848ko urtarrilaren 31n eraikitzen hasia 1888ko urriaren 9an eraikitzen amaitua 1885eko otsailaren 21ean izendatua |
|||
| www.nps.gov/wamo/ | ||||
Washington monumentua (ingelesez Washington Monument) Ameriketako Estatu Batuetako hiriburua den Washington Hirian dagoen obelisko zuri erraldoi bat da. Parke Zerbitzu Nazionalak kudeatzen du. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran Britainia Handiaren aurka borrokatuz independentzia lortu zuen George Washington buruzagi iraultzaile eta presidentearen omenezko monumentua da.
Ezaugarriak [aldatu]
Haitzurdin, granito eta hareharriz eraikia dago eta ia 170 metroko garaiera du. 1840ko hamarkadako arkitekto nabarmena izan zen Robert Millsek eraiki zuen. Obelisko hau 1848an eraikitzen hasi eta 1888an amaitu zen, arkitektora hil eta handik ia 30 urtera. Atzerapen handi hau Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilak sortu zuen funts edo laguntza ekonomikoaren murrizketak eragin zuen.
Haitzurdin motaren ezberdintasunak (50 metro ingurutik gora ikusgai delarik) lehenbiziko eta bigarren txandetako eraikuntza lanak mugatzen ditu. Jendearen gehiengoren ustez Millsek monumentuaren oinarrian zutabe batzuen gainean joango zen ganga bat egiteko ideia baztertu izana sekulako zorte oneko gauza izan zen.
Iruditegia [aldatu]
-
1836ko Robert Millsen lehenbiziko proposamena
-
Monumentuaren azken harriaren gainean piramidioia ezarri zen unea