Maya Lin
Wikipedia(e)tik
Maya Lin (Athens, Ohio, 1959ko urriaren 5a) estatubatuar eskultore eta arkitektoa da. Gurasoak txinatarrak ditu; 1949an utzi zuten Txina, eta Ohiora joan ziren bizitzera. Maya Linek Yale Unibertsitatean egin zituen arkitekturako ikasketak. Vietnamgo beteranoen oroimenez eskultura bat egiteko lehiaketa irabazi zuen unibertsitatean. Granito beltzezko horma bat egin zuen, gerran hildako milaka amerikarren izenez estalita, eta Washington D.C.n jarri zuten 1982an. Eskultura horrek zeresan ugari eman zuen, ez baitzen beteranoen gustukoa izan. Maya Linen beste lan batzuk: Hiritarren Eskubideen Oroigarria (Montgomery), Ipar Carolinako parke bat, Yaleko Unibertsitatean dagoen Hezkidetzaren oroigarria, eta abar.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.