Vladimir I.a Kievekoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vladimir I.a Kievekoa

Vladimir I.a Kievekoa (ukraineraz, Володимир Святославич; errusieraz, Владимир I Святославич) Vladimir I.a Handia edo Vladimir Santua ere deitua, 958an jaio zen eta 1015ean hil zen. Novgorodeko printze (970) eta Kieveko printze handia (980-1015) izan zen. Kristautasunera bihurtu zen 988an, eta Kieveko Rusaren kristautzea abiatu zuen. Sviatoslav I.a printzearen semea zen.

Erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Printzerriko erregeorde zela, Vladimir-ek jarraitu zuen bere eremuak hedatzen. 981ean, gaur egungo Galitzian kokatutako hainbat hiri konkistatu zituen; 983an, Lituania eta Polonia bitartean dagoen lurraldearen kontrola hartu zuen, eta, gainera, bere erresumaren inguruan, kolonia eta gotorleku asko eraiki zituen.

Nahiz eta kristautasunak jarraitzaile asko irabaziak zituen, Vladimir-ek pagano izaten segitu zuen, eta emazte asko eta 800 ohelagun izateraino iritsi zen.

988an, Basilio II.aren arrebarekin ezkontzeko tratuan ibili zen. Printzesa greziar baten eta pagano baten arteko lehen ezkontza izan zen; horretarako, Vladimir, ezkondu aurretik bataiatu egin zuten. Bataioak eta ezkontzak aldaketa handiak eragin zituen haren izaeran. Kievera itzultzean, monumentu pagano guztiak eraitsarazi zituen, eta eliza ugari eraiki zituen. Hala ere, bada Vladimir-en konbertsioari buruzko beste bertsiorik ere.

Berestovon, Kievetik gertu, hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir I.a Kievekoa Aldatu lotura Wikidatan