Galitzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ez nahastu Espainiako autonomia erkidegoarekin, horretarako ikus Galizia

Galitzia[1] (ukraineraz Галичина, polonieraz Galicja, alemanez Galizien, errusieraz Галичина, yiddish,גאליציע) Erdialdeko Europako eskualde historikoa da, 80.000 km² inguruko azalera duena. Gaur egun Polonia eta Ukrainaren artean zatitua dago. Hegoaldetik Karpato mendiek mugatzen dute eta iparralderantz Vistula ibaiaren goiko harana hartzen du. Eskualdea hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen San ibaiak bi zatitan banatzen zuen: mendebaldea, poloniera hiztuna, eta ekialdea, ukrainera hiztuna.

Galitzia (mendebaldea eta ekialdea) XX. mendean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde eslaviar hau hainbat gizatalderen igarobide eta pausalekua izan da historian zehar. Bestalde, toki estrategikoa izanik, banaketa politiko ugari izan ditu, Polonia, Errusia eta Austriaren artean batez ere.

IX. mendetik aurrera Kieveko Rusari loturik egon zen. 1349an Kasimiro III.a Handia Poloniako erregeak Galitziako mendebaldea bereganatu zuen. Ekialdea, berriz, Lituaniako Dukerri Handiaren barnean gelditu zen.

Poloniako lehenengo zatiketak (1772) Austriaren menpean utzi zuen. Austriak Galitzia eta Lodomeriako Erresuma izena eman eta hiriburua Lviven ezarri zuen. 1809an, Napoleon Wagramgo batailan nagusitu eta gero, Polonia (Varsoviako Dukerri Handia) eta Errusia jabetu ziren Galitziaz, Vienako Batzarrak (1915) Austriari itzuli zion arte.

XIX. mendetik Galitziar askok migratu behar izan du, jomuga nagusiak Argentina, Brasil, Canada eta Ameriketako Estatu Batuak izan direlarik. XX mende hasieran Galitzian bizi ziren 800.000 juduetatik, 200 edo 300.000 alde egin zuten, gerra eta pogrometatik ihesi.

Lehen Mundu Gerran (1914) Errusiak Galitzia inbaditu eta Karpatoetako mendateak hartu zituen. 1915ean Alemania eta Austriako armadak lurraldea berreskuratu zuen. Austria-Hungariako Inperioa desegin zenean (1918) Polonia eta Ukrainaren arteko gatazka sortu zen (1918-1919), ekialdeko Galitzia eskuratzeko. Saint-Germaingo Itunak (1919) Poloniari eman zion Galitzia osoa. 1920an Polonia-Sobietar Batasuna Gerraren baitan Galitziako Sobietar Errepublika Sozialista sortu zen, lau hilabete baino iraun ez zuena.

1939an Alemaniako armadak Polonia inbaditu, eta Galitzia Sobiet Batasunarekin banatu zuen. 1941an, Alemania eta Sobiet Batasunaren arteko gerra hasi eta laster, Alemaniak Galitzia osoa okupatu zuenean, judu populazio handia bizi zen bertan. Berehala SSek populazio juduaren suntsipenari ekin zioten. Horretarako, Lviven ondoan, Janowskako kontzentrazio-esparrua eraiki zuten. Beste asko Belzec sarraskitze-esparruan hil zituzten.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Poloniak Galitziako mendebaldea eskuratu zuen eta Sobiet Batasunaren barnean zegoen Ukrainak, ekialdea. Sobiet Batasuna desegin aurreko urteetan, ekialdeko Galitzia nazionalismo ukrainarraren gune garrantzisuena izan zen. Ukrainak 1991an lortu zuen independentzia.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainan:

Polonian:

Galitziar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galitzia Aldatu lotura Wikidatan