Jaroslav I.a Kievekoa
Wikipedia(e)tik
| Jaroslav I.a Kievekoa | |
|
Kieveko Rusako Printze Handia
|
|
|---|---|
| 1019 – 1054 | |
| Aurrekoa | Sviatopolk I.a Kievekoa |
| Ondorengoa | Iziaslav I.a Kievekoa |
| Dinastia | Rurik |
|
|
|
| Jaiotza | ~978 |
| Heriotza | 1054ko otsailaren 20 Vixhorod |
| Ezkontidea | Ingegerd Olofsdotter |
| Senideak | Aita: Vladimir I.a Kievekoa Ama: Rogneda Polotskekoa |
Jaroslav I.a Kievekoa, Jaroslav Jakintsua ere deitua (978 aldean - Vixhorod, gaur egun Kieveko oblasta, Ukraina, 1054ko otsailaren 20a), Novgorodeko printzea 1015-1019 urteetan eta Kieveko lehen-printzea 1019-1054 urteetan izan zen.
Vladimir handiaren semea zen eta bere anaia Sviatopolk menderatu ondoren nagusi geratu zen Kieven. Jaroslaven garaian iritsi zuen Kieveko printzerriak bere gorena: Baltiko aldeko lurraldeetara zabaldu zen, eta guztiz edertu zen Kiev hiria. Jaroslavek harreman asko izan zituen Europako mendebaldeko erresumekin, eta Errusiako inperioaren lehen lege kode idatzia eman zuen. Erreinuaren oinordekotzarako utzi zuen legea, ordea, borroka ugariren iturri bihurtu zen ondoko mendeetan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.