Vladislav Mylnikov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vladislav Mylnikov
Bizitza
JaiotzaKursk2000ko irailaren 12a (23 urte)
Herrialdea Errusia
Jarduerak
Jarduerakeskrimalaria
Lateralitateaezkerra

Vladislav Valerievitx Mylnikov,[1] errusieraz Владислав Валерьевич Мыльников,[2] (Kursk, Errusia, 2000ko irailaren 12a), Floretea-taldeka kategorian aritzen den eskrimalari errusiarra da. [3].

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu zuen, eta zilarrezko domina eskuratu zuen Floretea-taldeka kategorian, ROCeko taldearekin; Tokion, Frantziako taldearen (urrezko domina) atzetik eta AEBko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROC taldea. Kontuan izan Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.

Tokion, honako hauek osatzen zuten taldea: Anton Borodatxov, Kirill Borodatxov, Vladislav Mylnikov eta Timur Safinek.

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio Japonia Japonia 2. lekua, zilarrezko domina Gizonezkoa, Floretea-taldeka kategoria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]