Vulkanoren sutegia
Wikipedia(e)tik
| Vulkanoren sutegia |
| Diego Velázquez, 1629 |
| olioa oihal gainean |
| 223 × 290 cm |
| El Prado museoa |
Vulkanoren sutegia (gaztelaniaz, La fragua de Vulcano) Diego Velázquezen margolana da, 1629an egina, Italiarako lehen bidaian. Egun El Prado museoan dago, Madrilen.
Apolok Vulkanori egindako bisita ageri da koadroan. Apolok kontatu dio bere emazteak, Venusek, afera bat izan duela Marte gerraren jainkoarekin. Hori dela eta, gelako besteak harriturik daude, baten batek ahoa zabalik duela.