Vytxegda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vytxegda
Вычегда (errusieraz), Эжва (komieraz)
VytchegdaRiver.jpg
Vytxegda ibaiaren behealdea
Kokapena Errusia
Luzera 1.130 km
Arroa 121.000 km²
Emaria 1.160 m³/s
Iturburua Timan mendilerroa
Ibai ahoa Ipar Dvina
Severnaya Dvina eng.svg

Vytxegda (errusieraz: Вычегда, komieraz: ЭжваEžva) ipar-mendebaldeko Errusiako ibaia da, Ipar Dvinaren adarra, Komien Errepublika eta Arkhangelsk oblasta zeharkatzen dituena. Timan mendilerroan du iturria, Uraletatik 310 km inguru ipar-mendebaldera, eta Kotlasen Ipar Dvinara isurtzen da[1]. 1.130 kmko luzera eta 121.000 km²ko arroa ditu.

Vytxegdaren ibilbidean aintzira, zingira eta hondarpe ugari badago ere, 960 kilometroan nabigagarria da. Azaro hasieratik apiril amaiera arte izozturik egoten da[1]. Ibai ertzeko hiririk handiena Syktyvkar da, Komiren hiriburua.

Hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vytxegdaren emaria 1962-1999 bitartean neurtua izan da Fediakovon (Ipar Dvinara isuri baino 65 km lehenago)[2]. Gune horretan, drainatutako azalerak 112.000 km² du, arro osoaren % 92,6. Emari handiena maiatzean du (4.466 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikienak otsaila (282 m³/s) eta martxoan (261 m³/s).

Vytxegdaren batezbesteko emariak (m³/s), Fediakovon neurtuak
Datuak: 1962 eta 1999 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Vychegda River Global.britannica.com
  2. Vytxegda Fediakovon
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vytxegda Aldatu lotura Wikidatan