Walk the Line

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:34, 22 urtarrila 2016

Walk the Line (euskaraz Marra Zapalduz) 2005eko James Mangold estatubatuar zinema zuzendariaren biografia filma bat da. Johnny Cash estatubatuar country kantautorearen biografia da. Joaquin Phoenix eta Reese Witherspoon aktoreek antzeztu zuten.

Bost Oscar Sarietarako izeendapenak jaso zituen, bat irabaziz: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Reese Witherspoon). Bi BAFTA Sari eta hiru Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Johnny Cash (Joaquin Phoenix) estatubatuar country kantautore ospetsuaren biografia da. Filma Depresio Handiaren garaiko Arkansas estatuan girotua dago. John R. Cash (Ridge Canipe) gaztea nekazari baten semea da, jada gaztaroan rock and rollaren aintzidariekin batera herrialde osoan barna birak burutuko ditu: Elvis Presley (Tyler Hilton), Carl Perkins (Johnny Holiday), Roy Orbison (Johnathan Rice), Jerry Lee Lewis (Waylon Payne) eta Waylon Jennings (Shooter Jennings), bira guzti hauen gailurra 1968ko Folsom espetxeko kontzertuan emango zen. Cash une hartako musikari ospetsuena bilakatu zen, The Beatles ingeles rock musika taldea berak baina oraindik disko gehiago salduz.

Aktoreak

Kanpo loturak